Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

FAMILIA-ERANTZUNKIDETASUNEKO TAILERRA GURASOENTZAT: EGITEA EZ EZIK, PENTSATZEA ERE BADA

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Familiaren zaintza eta bizikidetzarako zereginen banaketan oharkabean utzi ezin daitekeenari buruz modu atseginean ikasteko eta hausnartzeko tailerra. Ez da bakarrik zereginak betetzea, baizik eta zer egin behar den pentsatzea eta erantzukizuna modu partekatuan hartzea. Nola egin familiako kide guztiek elkar babestu eta indartzeko? Zatozte esperientziak partekatzera eta familiako erantzunkidetasuna hobetzen lagunduko dizuten baliabideak ikastera. IZEN-EMATEA: […]

EZKONTZA-ITUNEI BURUZKO INFORMAZIO-HITZALDIA

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Ezkontza-itunei, erregimen ekonomiko desberdinei eta banantze-kasuetako ondorioei buruzko informazio-hitzaldia. IZEN-EMATEA: Aldez aurretik izena eman gabe. Jendearentzat irekita, edukiera bete arte.

“ZU, ZURE ERRITMORA!”

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Erritmoari buruzko tailerra izanen da. Erritmoa izaerarik garbienean landuko da, gorputza tresna nagusitzat hartuta eta modu dibertigarri, praktiko eta interesgarrian. Gorputz-perkusioaz gain, egunerokofonoak ere erabiliko dira. Eguneroko objektuak dira horiek, eta perkusio-instrumentu gisa erabiltzen dira. Eskura duguna aprobetxatzea da kontua, bai objektu arruntak, bai gure gorputza bera, alderdi espresiboak, erritmikoak eta koordinaziokoak lantzeko. IZEN-EMATEA: FAZeko […]

“RAP TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Ongi etorri Pachamama Crew-eko Ikañi eta Adrianen rap tailerrera. Haiekin Hip Hoparen kulturaz, balioez, historiaz eta orainaz ikasiko duzu. Inprobisatzen trebatu, abestiak idazteko trikimailuak aurkitu eta zeure burua adierazteko modua aurkitu ahalko duzu. Eta… nola ez! Rap egin eta gozatuko duzu bonboaren eta kutxaren erritmoan. Gainera, zuzeneko show txiki bat ere izanen da, eta protagonista […]

“LAS CRÓNICAS DE BLANCANIEVES: EL CAZADOR Y LA REINA DE HIELO”

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Edurnezurik sastatu eta garaitu baino askoz lehenago, Ravenna (Theron) erregina gaiztoak bere arreba Freyak (Blunt) traizio lazgarri bat jasaten eta erresumatik ihes egiten ikusi zuen. Freya, ordutik, neguko jauregi urrun batean bizi da, non ehiztari legio bat sortu duen Halere, ohartuko da Ericek (Hemsworth) eta Sara gerlariak (Chastain) soldaduei ezarritako arau bakarra ez dutela bete: […]