Familiaren zaintza eta bizikidetzarako zereginen banaketan oharkabean utzi ezin daitekeenari buruz modu atseginean ikasteko eta hausnartzeko tailerra. Ez da bakarrik zereginak betetzea, baizik eta zer egin behar den pentsatzea eta erantzukizuna modu partekatuan hartzea. Nola egin familiako kide guztiek elkar babestu eta indartzeko? Zatozte esperientziak partekatzera eta familiako erantzunkidetasuna hobetzen lagunduko dizuten baliabideak ikastera. IZEN-EMATEA: […]
Ezkontza-itunei, erregimen ekonomiko desberdinei eta banantze-kasuetako ondorioei buruzko informazio-hitzaldia. IZEN-EMATEA: Aldez aurretik izena eman gabe. Jendearentzat irekita, edukiera bete arte.
Erritmoari buruzko tailerra izanen da. Erritmoa izaerarik garbienean landuko da, gorputza tresna nagusitzat hartuta eta modu dibertigarri, praktiko eta interesgarrian. Gorputz-perkusioaz gain, egunerokofonoak ere erabiliko dira. Eguneroko objektuak dira horiek, eta perkusio-instrumentu gisa erabiltzen dira. Eskura duguna aprobetxatzea da kontua, bai objektu arruntak, bai gure gorputza bera, alderdi espresiboak, erritmikoak eta koordinaziokoak lantzeko. IZEN-EMATEA: FAZeko […]
Ongi etorri Pachamama Crew-eko Ikañi eta Adrianen rap tailerrera. Haiekin Hip Hoparen kulturaz, balioez, historiaz eta orainaz ikasiko duzu. Inprobisatzen trebatu, abestiak idazteko trikimailuak aurkitu eta zeure burua adierazteko modua aurkitu ahalko duzu. Eta… nola ez! Rap egin eta gozatuko duzu bonboaren eta kutxaren erritmoan. Gainera, zuzeneko show txiki bat ere izanen da, eta protagonista […]
Edurnezurik sastatu eta garaitu baino askoz lehenago, Ravenna (Theron) erregina gaiztoak bere arreba Freyak (Blunt) traizio lazgarri bat jasaten eta erresumatik ihes egiten ikusi zuen. Freya, ordutik, neguko jauregi urrun batean bizi da, non ehiztari legio bat sortu duen Halere, ohartuko da Ericek (Hemsworth) eta Sara gerlariak (Chastain) soldaduei ezarritako arau bakarra ez dutela bete: […]
Nola komunikatzen da haurra bere lehen etapetan? Nola egokitzen gara pertsona helduak lehen komunikazio-lotura horretan? Bada beste modurik familiaren eta haurren arteko elkarrizketa egoteko? Nolakoak dira ahotsik gabeko zure lehen komunikazioak? Eta zure lehen hitzak? Zer gertatzen da pantailak edo bestelako gailuak erabiltzearekin? Tailer honetan komunikazioak jaiotzatik 18 hilabetera duen garrantziaz hitz eginen dugu. IZEN-EMATEA: […]
Banantze-prozesurako lagungarria den tailer praktikoa. Bertan, hainbat gai jorratuko ditugu: - Berreraikuntza pertsonala. - Familia-eredu eta bizi-proiektu berria. - Gure seme-alaben ahotsa. - Gurasotasun-akordioak. IZEN-EMATEA: Urtarrilaren 9tik otsailaren 1era, FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. 1 eta 10 urte bitarteko haurrentzat […]
Lurra gero eta nekatuago dago eta laguntza behar du. Horregatik, Lola, Lupita eta Mati, hiru Doktore Planetario dibertigarri, joanen dira erreskatatzera. Orro batek harrituko ditu, klima aldaketaren munstroa inoiz baino erneago dagoela dirudi! Aspaldi Lurrean bizi den munstro bat da, baina lehen oso txikia zen eta lo pila bat egiten zuen. Azken aldian egun osoa […]