Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

GAZTE MAILAKO X. FUTBOL TXAPELKETA

Ciudad deportiva de Sarriguren Av. Jorge Oteiza, 2, Sarriguren, Navarra, España

Zatoz zure gogoko taldea animatzera gazteen- dako X. Futbol Txapelketan. Zatoz arratsalde entretenigarri eta dibertigarria pasatzera. Gozatu arratsalde ederra lagunekin batera, osasuna eta kiroltasuna sustatuta. Txapelketa 15:30ean hasiko da. Zatoz eta ez zaitez lekurik gabe gelditu!

Recurring

HIRI-GIMNASIOAK

gimnasio al aire libre

Hiri-gimnasioetako makinen funtzionamendua azaltzea, eta jarduera zuzendua. PREZIOA • Abonatuak: 2,14€/ Erroldatuak: 2,14€ • Orokorra: 4,28€   Izen-ematea: jardueraren aurreko igandera arte, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan.

PAPEREZKO ANTZOKITXOA

Ludoteca de Olaz Carretera de Huarte Km 5, Olaz, Navarra, España

Aukera ona da antzerki mundura jostatuz hurbiltzeko. Haurrek zapata-kutxa bat ekarriko dute, harekin paperezko antzokitxo bat egiteko, eta ipuin edo gai bat aukeratuko dute, huraxe lantzeko. Halaber, pertsonaiak eta apaingarriak marraztuko dituzte. Izen-ematea: apirilaren 17an eta 18an, aurrez aurre, e-mailez (ludoteca-ludoteka@egues.es) edo telefonoz 948 33 79 74 zenbakian, 14:00etatik 20:00etara Izena emandako haurrak eskainitako lekuak […]

2019-2023ko GAZTE PLANAREN ANALISIA

Salón de Pleno Ayuntamiento Valle de Egüés Garajonay 1, Sarriguren, Navarra, España

Urteak ziztuan igarotzen dira eta, orain, Eguesibar- ko Gazteriarendako Plan Estrategikorako epea dago bukatzeko zorian. Horregatik, zu informazio-batzarrera etortzea nahi genuke, Eguesibarko Gazteriarendako I. Plan Estrategikoaz arituko garelako. Zehazki, planaren analisia izanen dugu mintzagai, zuen proposamenak entzun eta, bukatzeko, otamena zerbitzatuko dugu. Animatu eta etorri!

Recurring

KRAV MAGA-DEFENTSA PERTSONALA

Ciudad deportiva de Sarriguren Av. Jorge Oteiza, 2, Sarriguren, Navarra, España

Krav maga edo kravmaga, zehazki, krav hebreeraxko hitzetik dator (borroka), bai eta maga (kontaktua) ere; defentsa pertsonalerako eta borrokarako sistema da, jatorriz Israelekoa. Krav Maga sistema praktiko eta errealista da, eta erakusten du nola saihestu edo nola aurre egin edozein tokitan edo egoeratan gerta daitezkeen bortxazko konfrontazio mota guztiei. PREZIOA • Abonatuak: 3,71€ • Erroldatuak: […]

MASKHARAH PROGRAMA: “BREAK DANCE TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Team Rockers Iruñeko break dance talderik ezagunena eta saiatuena da. Bada, hiru taldekidek tailer bat emanen dute Breakingaren oinarrizko gauzak irakasteko eta Breakingera ekartzen den musika ulertzeko. Bukatzeko, tailerreko eta Team Rockerseko kideek elkarrekin FreeStyle eginen dute. Izen-ematea: doan udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino […]

PERRY JACKSON Y EL MAR DE LOS MONSTRUOS

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

ZINEKLUBA. Bere mundua salbatuko bada, Percyk eta haren lagunek Urrezko Ardi-larrua aurkitu beharko dute. Sekulako abentura biziko dute, Munstroen Itsasoko uren gainean (gizonek Bermudetako Triangelua esaten diotena), izaki ikaragarriei aurre egin beharko baitiete, bai eta zonbi armada bati eta deabruari berari ere.

ATRACADORES, SOMOS ATRACADORES

SALÓN SALESIANOS

Komedia bizi-bizia da eta, generoak ohi duenez, ekintza garatu ahala korapilatzen joanen dena. Gainbehera etortzen ez den erritmo azkarrari eutsirik, banku-bulego bateko langileen gorabehe- rak kontatzen dira. Izan ere, Galinda lankideak konbentziturik, justizia egiteko unea iritsi dela erabakiko dute eta, horrekin bat, mendeko lapurreta eginen dute. Plan zehatzzehatza, Robin Hooden moldekoa. Gauzak, ordea, ez dira […]

NOLA IZAN ERREFERENTEAK ERANTZUNKIDETASUNEAN HAUR ETA NERABEENTZAT

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Jarrera erantzunkidea baduzu, zure seme-alabek jarrera hori ere izaten ikasiko dute. Zaintza-lanen banaketarako eta familiaren bizikidetzarako alde batera utzi behar ez diren kontuak ikasiko ditugu tailerrean atseginez, eta haien gainean ere hausnartu. Zereginak banatzeaz gain, pentsatu behar da zer egin eta erantzukizuna era partekatuan gure gain hartu. Izen-ematea: martxoaren 15etik apirilaren 11ra, FAZn 948 16 […]