Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

Recurring

TAILERRA: “MASKULINITATEAK ETA BERDINTASUNA, ETA GUK… ZER?”

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Gizonen arteko hausnarketarako eta topaketarako gunea, maskulinitateei eta genero-gaiei buruz hitz egiteko eta gogoeta egiteko, eta beren inguruneetan berdintasunaren aldeko ekintza zehatzak egiteko. IZEN-EMATEA: urtarrilaren 8tik 27ra FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. Ahaleginak eginen dira Familia Atsedenerako zerbitzua emateko, eta […]

“JOLAS TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Jolasak asmatuko ditugu eta ongi pasatzeko mila modu probatuko ditugu, gure sormena, eta elkar ezagutzeko eta gozatzeko gogoa ateraz. IZEN-EMATEA: doan udal webgunearen bidez, izena emateko atalean jarritako formularioan, astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu elektroniko bat bidaliko da. Plaza libreak geratzen badira, iritsi diren hurrenkeraren arabera […]

“ERAGON”

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Eragon baserritar gazteak harri urdin eder eta bitxi bat aurkitu du, eta janari truke aldatzea erabaki du. Baina harriturik ikusiko du harri itxura duen objektu batetik herensuge bat ateratzen dela, baina benetan arrautza bat da hura. IZEN-EMATEA: sarrera librea edukiera bete arte. PREZIOA: doakoa

“TXINTXILINTXIN BAKEA EGIN”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizun honetan ate magiko bat dago, bakearen atea. Ate horren sekretuak ezagutzen dituen azti jakintsu bat ere badago eta, sorpresa handiz, pailazoak beren ikuskizuna egiten ari direnean, bakearen atea esnatzen hasten dela ohartuko da. IZEN-EMATEA: doan udal webgunearen bidez, izena emateko atalean jarritako formularioan, astelehenetik ostegunera. Plaza baino eskaera gehiago […]

“CAPITÁN CALZONCILLOS, SU PRIMER PELICULÓN”

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Bi eskola-ume bihurrik eskolako zuzendaria hipnotizatzen dute beren komiki-heroi bihurtzeko: “Capitán Calzoncillos”. Jorge eta Berto oso lagun onak dira eta komikiak sortzen eta txantxak egiten iragaten dituzte egunak. Egun batean, ustekabean hipnotizatu zuten bere eskolako "zuzen", Krupp jauna. Ordutik aurrera “Capitán Calzoncillos” dela sinetsiko du, umore txarreko superheroia, azpiko arropa eta kapa bat jantzita dituena. […]

JOSTATU NIREKIN

escuela infantil Malkaitz

Espazio horretan, hainbat materialekin egindako zentzumen-jolaserako proposamenen bidez, gure seme-alabekin elkarreraginean arituko gara, konexio-une batez gozatuz, lotura erraztuz eta familian estimulatzeko, ikasteko eta gozatzeko tresnak ikasiz. IZEN-EMATEA: Martxoaren 6tik 22ra, FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. PREZIOA: doakoa

Recurring

TAILERRA: “MASKULINITATEAK ETA BERDINTASUNA, ETA GUK… ZER?”

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Gizonen arteko hausnarketarako eta topaketarako gunea, maskulinitateei eta genero-gaiei buruz hitz egiteko eta gogoeta egiteko, eta beren inguruneetan berdintasunaren aldeko ekintza zehatzak egiteko. IZEN-EMATEA: urtarrilaren 8tik 27ra FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. Ahaleginak eginen dira Familia Atsedenerako zerbitzua emateko, eta […]

Recurring

GOZATU BIZIKLETA FAMILIARTEAN

Bizikleta-ibilbide errazak familiartean gozatzeko. • Sarrigurengo itzulia.- 04/01. Irteera: Sarrigurengo Kirol Hiria. • Badostaingo itzulia.- 05/27. Irteera: Sarrigurengo Kirol Hiria. 14 urtetik beherakoak, heldu batek lagunduta. PREZIOA • Abonatuak: 2,14€ • Erroldatuak: 2,14€ • Orokorra: 4,28€   Izen-ematea: irteeraren astean, astelehenetik ostegunera, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan.

“MAGIA TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Ilusionismoaren munduan sartzeko tailerra. Bertan, hainbat magia joko ikasiko dira. Parte-hartzaileek horiek eramaten ahalko dituzte beren lagunei egiteko. Tailerraren helburua, magiaren eta ilusionismoaren mundua gazteengana hurbiltzeaz gain, psikomotrizitatea, asmamena eta ahozko adierazpena sustatzea da, kartekin, txanponekin, klipekin, zotzekin, edalontziekin eta paperekin magia eginez. IZEN-EMATEA: doan udal webgunearen bidez, izena emateko atalean jarritako formularioan, astelehenetik ostegunera. […]

HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “MAGIKUS”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Mago-txistera batean ipuin dibertigarrien hautsak, magia-hautsak, txiste-tantak eta Sergio de Andres nahasten baditugu… poztu eta barre eginen dugu magikoki, eta untxia topatzen duenak itzuli diezaiola; gaixoak azken aldian galdu baitzuen eta oraindik ere ez du topatu! Izen-ematea: udal webaren bidez, izenematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino gehiago badira, […]