ZURRUMURRUEN AURKAKO AGENTEENDAKO TAILERRA
Tailerrean oinarrizko kontzeptuak landuko dira. Estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak. Gorrotoaren diskurtsoarekin, migrazioekin, bizikidetzarekin eta diskriminazioekin lotutako testuingurua, egungo errealitateak eta ondorioak. Izen ematea: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, apirilaren 12a arte.