Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

CON AMOR, SIMON

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, “Con amor, Simon” lma emanen da. Simonek 16 urte ditu eta bizimodu normala darama, guraso jator-jatorrak ditu, arreba txiki zoragarri bat, eta lagun talde bikaina. Simonek, ordea, sekretu bat dauka: gay da. Behin batean, haren e-mailetako bat esku okerretan erortzen denean, Simonek ikusiko du gauzak zailtzen direla, eta egoerari […]

SARE SOZIALAK ONGI ERABILTZEKO TAILERRA GAZTEENTZAT

Salón de Pleno Ayuntamiento Valle de Egüés Garajonay 1, Sarriguren, Navarra, España

Komunikazio-teknologia berriak eta internet gure artean ditugu eta hementxe iraunen dute. Horregatik, garrantzitsua da informazio eta balio erabilgarriak eskuratzea, eskura ditugun tresnei ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko, haiek onurarik handiena eman diezaguten. Tailerrean, sareak segurtasunez, errespetuz eta arduraz erabiltzen ikasiko duzu, bai eta indarkeria digitalari aurre egiten ere. Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio […]

SARE SOZIALAK ONGI ERABILTZEKO TAILERRA GURASOENTZAT

Salón de Pleno Ayuntamiento Valle de Egüés Garajonay 1, Sarriguren, Navarra, España

Komunikazio-teknologiako gailuak, aplikazioak eta internet izugarri hazi diren honetan, helduek heziketaren bidez landu behar dute nola erabili ongi telefono mugikorrak eta internet, hau da, prebentzioa landu behar da erabilera okerrik ez egiteko. Tailerrean azalduko da zer-nolako arriskuak aurkituko dituzten haurrek teknologia kontrolik gabe erabiltzen badute; halaber, aholku erabilgarri eta praktikoak emanen dira, eta erakutsiko da […]

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

Errizar , España

Ziklo intimista honetan, emanaldi amateur bat eta talde profesional gonbidatu baten saioa nahasten dira, hori guztia ingurune lasaian kandelen argipean. Oraingo honetan, Eguesibarko Musika Eskolako ikasleak eta Sergio Eslava musikaria arituko dira. “Se oye una canción” musika-ibilbidearen bitartez, Sergio Eslavak gure haurtzaroko kanturik esanguratsuenak ekarriko dizkigu, hots, hainbat belaunalditan arrastoa utzi duten lmetako soinu-bandak, oraindik […]

Recurring

EZAGUTU ZURE IBARRA

Bideak Eguesibarko ibilbide naturalistikoetan barna, eta Eguesibarko mendietara igotzea: • 29/04 Tangorriko igoera: Irteera, Ardanatz. • 20/05 Elkano- Altzuza - Sagaseta- Elkano: Irteera, Elkanoko pilotalekua. • 17/06 Malkaizko igoera: Irteera, Sarrigurengo Kirol Hiria. Sasoi siko egokia behar da jarduera egiteko. Izena eman aurretik, berrikusi distantzia eta desnibela.   PREZIOA • Abonatuak: 5,35 € • Erroldatuak: […]

MASKHARAH PROGRAMA: “ESPERIMENTU TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Tailerrean, parte-hartzaileek lau esperimentu eginen dituzte (sua, arto-irina, elurra eta burbuilak), eta gero etxera eraman ahal izanen dituzte. Izen-ematea: doan udal webaren bidez, izenematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren […]

LEHEN SAIOA ZINE-KLUBA: “NANNY MCPHEE ETA BIG BANG-A”

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Erresuma Batuak Bigarren Mundu Gerran diharduen bitartean, Nanny McPhee andreak Isabel Green etxekoandre eta ama gaztearen etxera deituko du. Neska gaztea bere familia eta etxea aurrera ateratzen saiatzen ari da, senarra gerran dagoen bitartean. Green familiaren etxean dagoela, Nanny McPhee ohartzen da senar-emazteen seme-alabak beren lehengusu-lehengusinekin bizi direla. Lehengusuak oso gaizki heziak daude, mimatuak, eta […]

ANTZERKIA “ANIMALES EXTRAÑOS”

salesianos

Eszena garaikideak, eszena dibertigarriak, errazak, etxeko zapatila takoidunak bezala. Eraldatzeko eta bilakatzeko aukera duten pertsonaiak, gure mundu honetan gertatzen ari diren aldaketa sozialekin lotutakoak; aurreko mende zoritxarrekotik datoz, eta beldur dira gizakiak ez ote dituen gainditu mugak; eta naturak gainetik kendu nahi ditu. Pertsonaia horiek animaliak dira, elkar usnaka eta elkarrenganako desioa duten animaliak; azken […]

Recurring

BILOBAK ZAINTZEN DITUZTEN AITONA-AMONENDAKO TAILERRA

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Aitona-amonendako topagunea, bilobak zaintzeari lotutako esperientziak trukatzeko. Bilobei mugak jartzen ikasiko dugu, haienganako lotura indartu bidenabar. Halaber, lehenagoko balioak transmititzen ikasiko dugu, iraganeko, egungo eta betiko jokoak berreskuratzen, eta gozatzen. Azken buruan, aitatxi eta amatxi izatearen abentura partekatzeko gunea da, gure seme-alabei laguntza emateko eta elkarri laguntzeko, gure bilobak zainduz. Izen-ematea: del 3 al 25 […]

Recurring

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA: AURKITU KOMUNIKATZEKO BESTE MODU BAT

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Seme-alabak izatea munduko oparirik politenetakoa da. Izan ere, haien indarra eta ikusmina direla eta, baina era berean, haien galderak, beldurrak eta zalantzak direla eta, ekarpen egiten handia diote gure bizitzari. Haien guztien ongizatean lagundu eta parte hartu dezakegu. Eta aldi berean, gure erronkarik handiena izan daiteke. Zenbaitetan, gehien maite ditugunei egiten diegu oihurik handiena, eta […]