Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

Recurring

EZAGUTU ZURE IBARRA

Bideak Eguesibarko ibilbide naturalistikoetan barna, eta Eguesibarko mendietara igotzea: • 29/04 Tangorriko igoera: Irteera, Ardanatz. • 20/05 Elkano- Altzuza - Sagaseta- Elkano: Irteera, Elkanoko pilotalekua. • 17/06 Malkaizko igoera: Irteera, Sarrigurengo Kirol Hiria. Sasoi siko egokia behar da jarduera egiteko. Izena eman aurretik, berrikusi distantzia eta desnibela.   PREZIOA • Abonatuak: 5,35 € • Erroldatuak: […]

HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “LA GRANJA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Egunbete emanen dugu Etxaldean Maruja baserritarrarekin eta haren animaliekin, bai eta haien hots eta soinuekin ere, alorren eta bertako produktuen artean, horiek baitira elikadura osasuntsuaren funtsezko oinarria. Marujarekin batera, animalia guztiak esnatuko ditugu, lau txerrikumeri biberoia eman, Andere Otsoaren auzokidea sendatuko dugu haren bost otsokumeri esker, hamabost dozena arrautza bilatuko ditugu eta, bukatzeko, Miranda ardi […]

EL PRÍNCIPE DE EGIPTO

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

ZINEKLUBA. Antzinako Egipton, duela milaka urte, Seti faraoiak haur jaioberri judu guztiak hiltzeko agindua eman du. Etsiak jota dagoen ama batek bere umetxoa saski batean sartu eta Nilo ibaian uzten du. Urek ibaian beheiti eramaten dute saskia erreginak aurkituko duen ertzeraino. Haurra Moises zen, eta tronuaren oinordeko Ramsesen anaia balitz bezala hezi zuten. Dena dela, […]

Recurring

BILOBAK ZAINTZEN DITUZTEN AITONA-AMONENDAKO TAILERRA

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Aitona-amonendako topagunea, bilobak zaintzeari lotutako esperientziak trukatzeko. Bilobei mugak jartzen ikasiko dugu, haienganako lotura indartu bidenabar. Halaber, lehenagoko balioak transmititzen ikasiko dugu, iraganeko, egungo eta betiko jokoak berreskuratzen, eta gozatzen. Azken buruan, aitatxi eta amatxi izatearen abentura partekatzeko gunea da, gure seme-alabei laguntza emateko eta elkarri laguntzeko, gure bilobak zainduz. Izen-ematea: del 3 al 25 […]

Recurring

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA: AURKITU KOMUNIKATZEKO BESTE MODU BAT

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Seme-alabak izatea munduko oparirik politenetakoa da. Izan ere, haien indarra eta ikusmina direla eta, baina era berean, haien galderak, beldurrak eta zalantzak direla eta, ekarpen egiten handia diote gure bizitzari. Haien guztien ongizatean lagundu eta parte hartu dezakegu. Eta aldi berean, gure erronkarik handiena izan daiteke. Zenbaitetan, gehien maite ditugunei egiten diegu oihurik handiena, eta […]

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

Errizar , España

Ziklo intimista honetan, emanaldi amateur bat eta talde profesional gonbidatu baten saioa nahasten dira, hori guztia ingurune lasaian kandelen argipean. Oraingo honetan, Eguesibarko Udal Musika Eskolako ikasleak eta “Slide trio” talde profesionala arituko dira. Slide trio taldean Marco Bellizzi, Álvaro Jarauta eta Gaizka Otsoa tronboi-jotzaile bikainak dira kide, eta “Bone Word” izenburuko kontzertu honetan, tronboi […]

MASKHARAH PROGRAMA: “ZIRKU TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Zirika Zirkusek, zirkuaren bidez, denok barnean daramagun artista hori ateratzen lagunduko digu, jarrera eta gaitasun artistikoak jolasaren bidez garatuz. Geure burua hobetzen eta geure burua errespetatzen saiatuko gara, lehiaren gainetik, eta oreka, erritmoa, umorea eta emozioak landuko ditugu jolasaren, clownaren, akrobaziaren eta malabareen bidez. Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren […]

RAMONA Y SU HERMANA

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

ZINEKLUBA. Ramonak irudimen handia dauka eta indar amaigabea. Horregatik, haren ahizpa nagusia, Beezus, beti dago Ramonari begira. Dibertsiorako duen sen ikaragarria lagungarria izan daiteke ahizpek gurasoen etxea salbatzen lagundu behar dutenean.

Recurring

HIRI-GIMNASIOAK

gimnasio al aire libre

Hiri-gimnasioetako makinen funtzionamendua azaltzea, eta jarduera zuzendua. PREZIOA • Abonatuak: 2,14€/ Erroldatuak: 2,14€ • Orokorra: 4,28€   Izen-ematea: jardueraren aurreko igandera arte, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan.