Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

MASKHARAH PROGRAMA: “BREAK DANCE TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Team Rockers Iruñeko break dance talderik ezagunena eta saiatuena da. Bada, hiru taldekidek tailer bat emanen dute Breakingaren oinarrizko gauzak irakasteko eta Breakingera ekartzen den musika ulertzeko. Bukatzeko, tailerreko eta Team Rockerseko kideek elkarrekin FreeStyle eginen dute. Izen-ematea: doan udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino […]

PERRY JACKSON Y EL MAR DE LOS MONSTRUOS

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

ZINEKLUBA. Bere mundua salbatuko bada, Percyk eta haren lagunek Urrezko Ardi-larrua aurkitu beharko dute. Sekulako abentura biziko dute, Munstroen Itsasoko uren gainean (gizonek Bermudetako Triangelua esaten diotena), izaki ikaragarriei aurre egin beharko baitiete, bai eta zonbi armada bati eta deabruari berari ere.

ATRACADORES, SOMOS ATRACADORES

SALÓN SALESIANOS

Komedia bizi-bizia da eta, generoak ohi duenez, ekintza garatu ahala korapilatzen joanen dena. Gainbehera etortzen ez den erritmo azkarrari eutsirik, banku-bulego bateko langileen gorabehe- rak kontatzen dira. Izan ere, Galinda lankideak konbentziturik, justizia egiteko unea iritsi dela erabakiko dute eta, horrekin bat, mendeko lapurreta eginen dute. Plan zehatzzehatza, Robin Hooden moldekoa. Gauzak, ordea, ez dira […]

NOLA IZAN ERREFERENTEAK ERANTZUNKIDETASUNEAN HAUR ETA NERABEENTZAT

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Jarrera erantzunkidea baduzu, zure seme-alabek jarrera hori ere izaten ikasiko dute. Zaintza-lanen banaketarako eta familiaren bizikidetzarako alde batera utzi behar ez diren kontuak ikasiko ditugu tailerrean atseginez, eta haien gainean ere hausnartu. Zereginak banatzeaz gain, pentsatu behar da zer egin eta erantzukizuna era partekatuan gure gain hartu. Izen-ematea: martxoaren 15etik apirilaren 11ra, FAZn 948 16 […]

Recurring

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA: AURKITU KOMUNIKATZEKO BESTE MODU BAT

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Seme-alabak izatea munduko oparirik politenetakoa da. Izan ere, haien indarra eta ikusmina direla eta, baina era berean, haien galderak, beldurrak eta zalantzak direla eta, ekarpen egiten handia diote gure bizitzari. Haien guztien ongizatean lagundu eta parte hartu dezakegu. Eta aldi berean, gure erronkarik handiena izan daiteke. Zenbaitetan, gehien maite ditugunei egiten diegu oihurik handiena, eta […]

Recurring

MARTXA NORDIKOA

Martxa nordikoa Eguesibarko hainbat lekutan barna. Arropa eta oinetako erosoak ekartzea gomendatzen da, bai eta erritmo bizian ibiltzera ohituta egotea ere. PREZIOA • Abonatuak: 3,21€ • Erroldatuak: 3,21€ • Orokorra: 6,42€ Izen-ematea: Irteeraren astean, astelehenetik asteazkenera, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan .

AGUR PIXOIHALARI

escuela infantil tangorri

Pixoihala kentzea (esnterren kontrola) mugarri ebolutiboa da, eta heldutasuna eta ikaskuntza behar dira. Tailerrean, sakondu eta hausnartuko dugu nola lagundu errespetuz gure seme-alabak pixoihalari agur esateko prozesuan. Izen-ematea: apirilaren 3tik 21era, udal webeko izen-ematearen atalean propio jarri den formularioan. Lekuak zozketaz banatuko dira. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Erroldatuek lehentasuna […]

Recurring

EMOZIOAK HEZTEKO TAILERRA

Oihanburu Aretoa - Eguesibarko Udal Liburutegia , España

Prest al zaude zeure buruari begiratzeko eta nor zaren ezagutzeko? Ba al dakizu zein diren zure argiak eta itzalak? Nola komunikatzen zara? Ezagutzen eta erakusten al dituzu zure gaitasunak? Ematen al diozu balioa zarenari eta egin dezakezun ekarpe- nari? Tailerrean, kontzeptu horiek landuko dira. Metodologia irekia, bizia eta parte-hartzailea erabiliko da tailerra garatzeko; parte-hartzaile bakoitzak […]

Recurring

EZAGUTU ZURE IBARRA

Bideak Eguesibarko ibilbide naturalistikoetan barna, eta Eguesibarko mendietara igotzea: • 29/04 Tangorriko igoera: Irteera, Ardanatz. • 20/05 Elkano- Altzuza - Sagaseta- Elkano: Irteera, Elkanoko pilotalekua. • 17/06 Malkaizko igoera: Irteera, Sarrigurengo Kirol Hiria. Sasoi siko egokia behar da jarduera egiteko. Izena eman aurretik, berrikusi distantzia eta desnibela.   PREZIOA • Abonatuak: 5,35 € • Erroldatuak: […]