Views Navigation

Event Views Navigation

Gaur

Iragazkiak

Changing any of the form inputs will cause the list of events to refresh with the filtered results.

Recurring

TAILERRA: “MASKULINITATEAK ETA BERDINTASUNA, ETA GUK… ZER?”

CAF Urbasa, 129, sarriguren, Navarra, España

Gizonen arteko hausnarketarako eta topaketarako gunea, maskulinitateei eta genero-gaiei buruz hitz egiteko eta gogoeta egiteko, eta beren inguruneetan berdintasunaren aldeko ekintza zehatzak egiteko. IZEN-EMATEA: urtarrilaren 8tik 27ra FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute. Ahaleginak eginen dira Familia Atsedenerako zerbitzua emateko, eta […]

Recurring

GOZATU BIZIKLETA FAMILIARTEAN

Bizikleta-ibilbide errazak familiartean gozatzeko. • Sarrigurengo itzulia.- 04/01. Irteera: Sarrigurengo Kirol Hiria. • Badostaingo itzulia.- 05/27. Irteera: Sarrigurengo Kirol Hiria. 14 urtetik beherakoak, heldu batek lagunduta. PREZIOA • Abonatuak: 2,14€ • Erroldatuak: 2,14€ • Orokorra: 4,28€   Izen-ematea: irteeraren astean, astelehenetik ostegunera, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan.

“MAGIA TAILERRA”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Ilusionismoaren munduan sartzeko tailerra. Bertan, hainbat magia joko ikasiko dira. Parte-hartzaileek horiek eramaten ahalko dituzte beren lagunei egiteko. Tailerraren helburua, magiaren eta ilusionismoaren mundua gazteengana hurbiltzeaz gain, psikomotrizitatea, asmamena eta ahozko adierazpena sustatzea da, kartekin, txanponekin, klipekin, zotzekin, edalontziekin eta paperekin magia eginez. IZEN-EMATEA: doan udal webgunearen bidez, izena emateko atalean jarritako formularioan, astelehenetik ostegunera. […]

HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “MAGIKUS”

Gimnasio del instituto de Sarriguren

Mago-txistera batean ipuin dibertigarrien hautsak, magia-hautsak, txiste-tantak eta Sergio de Andres nahasten baditugu… poztu eta barre eginen dugu magikoki, eta untxia topatzen duenak itzuli diezaiola; gaixoak azken aldian galdu baitzuen eta oraindik ere ez du topatu! Izen-ematea: udal webaren bidez, izenematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino gehiago badira, […]

GAZTE MAILAKO X. FUTBOL TXAPELKETA

Ciudad deportiva de Sarriguren Av. Jorge Oteiza, 2, Sarriguren, Navarra, España

Zatoz zure gogoko taldea animatzera gazteen- dako X. Futbol Txapelketan. Zatoz arratsalde entretenigarri eta dibertigarria pasatzera. Gozatu arratsalde ederra lagunekin batera, osasuna eta kiroltasuna sustatuta. Txapelketa 15:30ean hasiko da. Zatoz eta ez zaitez lekurik gabe gelditu!

Recurring

HIRI-GIMNASIOAK

gimnasio al aire libre

Hiri-gimnasioetako makinen funtzionamendua azaltzea, eta jarduera zuzendua. PREZIOA • Abonatuak: 2,14€/ Erroldatuak: 2,14€ • Orokorra: 4,28€   Izen-ematea: jardueraren aurreko igandera arte, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan.

PAPEREZKO ANTZOKITXOA

Ludoteca de Olaz Carretera de Huarte Km 5, Olaz, Navarra, España

Aukera ona da antzerki mundura jostatuz hurbiltzeko. Haurrek zapata-kutxa bat ekarriko dute, harekin paperezko antzokitxo bat egiteko, eta ipuin edo gai bat aukeratuko dute, huraxe lantzeko. Halaber, pertsonaiak eta apaingarriak marraztuko dituzte. Izen-ematea: apirilaren 17an eta 18an, aurrez aurre, e-mailez (ludoteca-ludoteka@egues.es) edo telefonoz 948 33 79 74 zenbakian, 14:00etatik 20:00etara Izena emandako haurrak eskainitako lekuak […]

2019-2023ko GAZTE PLANAREN ANALISIA

Salón de Pleno Ayuntamiento Valle de Egüés Garajonay 1, Sarriguren, Navarra, España

Urteak ziztuan igarotzen dira eta, orain, Eguesibar- ko Gazteriarendako Plan Estrategikorako epea dago bukatzeko zorian. Horregatik, zu informazio-batzarrera etortzea nahi genuke, Eguesibarko Gazteriarendako I. Plan Estrategikoaz arituko garelako. Zehazki, planaren analisia izanen dugu mintzagai, zuen proposamenak entzun eta, bukatzeko, otamena zerbitzatuko dugu. Animatu eta etorri!

Recurring

KRAV MAGA-DEFENTSA PERTSONALA

Ciudad deportiva de Sarriguren Av. Jorge Oteiza, 2, Sarriguren, Navarra, España

Krav maga edo kravmaga, zehazki, krav hebreeraxko hitzetik dator (borroka), bai eta maga (kontaktua) ere; defentsa pertsonalerako eta borrokarako sistema da, jatorriz Israelekoa. Krav Maga sistema praktiko eta errealista da, eta erakusten du nola saihestu edo nola aurre egin edozein tokitan edo egoeratan gerta daitezkeen bortxazko konfrontazio mota guztiei. PREZIOA • Abonatuak: 3,71€ • Erroldatuak: […]