Aukera ona da antzerki mundura jostatuz hurbiltzeko. Haurrek zapata-kutxa bat ekarriko dute, harekin paperezko antzokitxo bat egiteko, eta ipuin edo gai bat aukeratuko dute, huraxe lantzeko. Halaber, pertsonaiak eta apaingarriak marraztuko dituzte. Izen-ematea: apirilaren 17an eta 18an, aurrez aurre, e-mailez (ludoteca-ludoteka@egues.es) edo telefonoz 948 33 79 74 zenbakian, 14:00etatik 20:00etara Izena emandako haurrak eskainitako lekuak […]
Urteak ziztuan igarotzen dira eta, orain, Eguesibar- ko Gazteriarendako Plan Estrategikorako epea dago bukatzeko zorian. Horregatik, zu informazio-batzarrera etortzea nahi genuke, Eguesibarko Gazteriarendako I. Plan Estrategikoaz arituko garelako. Zehazki, planaren analisia izanen dugu mintzagai, zuen proposamenak entzun eta, bukatzeko, otamena zerbitzatuko dugu. Animatu eta etorri!
Krav maga edo kravmaga, zehazki, krav hebreeraxko hitzetik dator (borroka), bai eta maga (kontaktua) ere; defentsa pertsonalerako eta borrokarako sistema da, jatorriz Israelekoa. Krav Maga sistema praktiko eta errealista da, eta erakusten du nola saihestu edo nola aurre egin edozein tokitan edo egoeratan gerta daitezkeen bortxazko konfrontazio mota guztiei. PREZIOA • Abonatuak: 3,71€ • Erroldatuak: […]
Team Rockers Iruñeko break dance talderik ezagunena eta saiatuena da. Bada, hiru taldekidek tailer bat emanen dute Breakingaren oinarrizko gauzak irakasteko eta Breakingera ekartzen den musika ulertzeko. Bukatzeko, tailerreko eta Team Rockerseko kideek elkarrekin FreeStyle eginen dute. Izen-ematea: doan udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera. Eskariak lekuak baino […]
ZINEKLUBA. Bere mundua salbatuko bada, Percyk eta haren lagunek Urrezko Ardi-larrua aurkitu beharko dute. Sekulako abentura biziko dute, Munstroen Itsasoko uren gainean (gizonek Bermudetako Triangelua esaten diotena), izaki ikaragarriei aurre egin beharko baitiete, bai eta zonbi armada bati eta deabruari berari ere.
Komedia bizi-bizia da eta, generoak ohi duenez, ekintza garatu ahala korapilatzen joanen dena. Gainbehera etortzen ez den erritmo azkarrari eutsirik, banku-bulego bateko langileen gorabehe- rak kontatzen dira. Izan ere, Galinda lankideak konbentziturik, justizia egiteko unea iritsi dela erabakiko dute eta, horrekin bat, mendeko lapurreta eginen dute. Plan zehatzzehatza, Robin Hooden moldekoa. Gauzak, ordea, ez dira […]
Jarrera erantzunkidea baduzu, zure seme-alabek jarrera hori ere izaten ikasiko dute. Zaintza-lanen banaketarako eta familiaren bizikidetzarako alde batera utzi behar ez diren kontuak ikasiko ditugu tailerrean atseginez, eta haien gainean ere hausnartu. Zereginak banatzeaz gain, pentsatu behar da zer egin eta erantzukizuna era partekatuan gure gain hartu. Izen-ematea: martxoaren 15etik apirilaren 11ra, FAZn 948 16 […]
Seme-alabak izatea munduko oparirik politenetakoa da. Izan ere, haien indarra eta ikusmina direla eta, baina era berean, haien galderak, beldurrak eta zalantzak direla eta, ekarpen egiten handia diote gure bizitzari. Haien guztien ongizatean lagundu eta parte hartu dezakegu. Eta aldi berean, gure erronkarik handiena izan daiteke. Zenbaitetan, gehien maite ditugunei egiten diegu oihurik handiena, eta […]
Martxa nordikoa Eguesibarko hainbat lekutan barna. Arropa eta oinetako erosoak ekartzea gomendatzen da, bai eta erritmo bizian ibiltzera ohituta egotea ere. PREZIOA • Abonatuak: 3,21€ • Erroldatuak: 3,21€ • Orokorra: 6,42€ Izen-ematea: Irteeraren astean, astelehenetik asteazkenera, https://sarriguren.provis.es/ webgunearen bidez, IKASTAROAK erlaitzean; aurrez aurre, berriz, udalaren kirol instalazioetan .