DESKRIBAPENA Jarduera hau lehentasunez Eguesibarren erroldatutako biztanleriari zuzenduta dago, etxean aurrezteko gaitasuna handitu behar duten pertsonei, kontsumo arduratsua egiten ikasi nahi dutenei eta zorpetze gehiegizkoa saihestu nahi dutenei, bizi dugun garai zail hauetan. Jarduera honen bidez, etxeko ekonomiaren kontzeptuak landuko dira norberaren ahalduntzerako, norberaren trebetasunak azpimarratuz, gastu finko, ohiko eta noizbehinkakoak identifikatuz, haien garrantziaren arabera, […]