Eguesibarko Udalak Gorraizko kontsultategi medikoa handituko du
- Handitze horrek ama-gela/erabilera anitzekoa sortzea ahalbidetuko du.
- Obrek aukera emanen dute zentroan eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea eta kopurua hobetzeko.
- Kanpoko “aterpe” irekiari esker, beste espazio bat sortu da.
Gorraizko Kontsultategi Medikoa amentzako eta balio anitzeko gela bat sortzeko prestatzen ari da, eraikinaren ondoan beste espazio bat sortzeari esker.
Erabiltzaileen mota honetako jardueren eskaera dela eta, urte askoan zehar kontsultategia handitzea eskatu du zentroko zuzendaritzak. Hau, azkenean, posible egin da, kanpoko “aterpe” ireki bat dagoelako, eta horri esker espazio gehigarri bat sortu baita.
Obraren enpresa esleipenduna Control Técnico Administrativa SL da. (COTA). Lanak 47.523,54 €-tan egingo ditu (BEZa sartu gabe). Obrak egiteko epea bi hilabetekoa izango dela kalkulatzen da.
Zentroko zuzendaritza oso gustura dago obra hauekin, zerbitzu berriak eskaini eta pazienteei arreta hobea eskaini ahal izango baitzaie. Obra segurtasun eta kalitate berme guztiekin egingo da, eta bi hilabete eta hogei eguneko epean bukatuta egotea espero da, 50.727,42 euroko azken zenbatekoagatik (BEZa kanpo).