Eguesibarreko Udalak Saray elkartearekin batera lasterketa solidarioa antolatu du martxoaren 12rako Sarrigurenen

 Hemen: Alkatetza, Berriak, Kirola, Prentsa-oharrak, Sarriguren
– Lasterketa honetan edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, honen zailtasun maila baxua dela eta.
– Inskripzioarekin bildutako dirua bularreko minbizia ikertzeko erabiliko da.
– Lasterketak 4,25 kilometroko ibilbidea izango du, Joakin Lizarraga ikastetxetik hasita.

Eguesibarreko Udalak Sarayren aldeko “Corremos por ellas” lasterketa solidarioa aurkeztu du gaur Sarrigurenen. Lasterketa martxoaren 12an goizeko 11etan ospatuko da Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxea irteera eta helmuga izanik.

Izena emateko 2€ ordaindu beharko dira, dirua bularreko minbizia ikertzeko erabiliko da. Izen-ematea Udalaren web orriaren bidez egin ahal izango da.

Saray elkarteko Mari Cruz Gardek eskerrak eman dizkio Udalari ekimen honengatik, bere interesagatik eta dedikazioagatik.

Bestalde, Juliana Anchundia, Ibarreko kirol zinegotziak (Navarra Suma) eskerrak eman dizkie ekintza hau egiteko giltzarri izango diren boluntario guztiei, eta gogorarazi du alkatearen ideia izan zela eta honek bakarrik eginarazteko ahalegina egin duela.

Amaitzeko, Amaya Larraya alkateak (Navarra Suma) eskerrak eman dizkio elkarteari egindako lanagatik, eta Eguesibarrera hurbildu nahi duten guztiei eta herriatrrei parte hartzeko deia egin die.

Izen emateak: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/corremos-por-ellas

Escuela Infantil Sarriguren 4 Eguesimage