Eguesibarko Udalak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren 8. edizioaren irabazleak saritu ditu

 Hemen: Berriak, Merkataritza
  • Sari-banaketan parte hartu duten 18 saltokien ordezkariak eta Udalbatza egon dira.
  • Zeremonian 18 erakusleihoetako irudiak proiektatu dira, eta ondoren, kategoria desberdinetako irabazleak jakinarazi dira: Gabonetako giro onena, osotasun estetiko onena, erakusleiho komertzialena, espazioaren aprobetxamendu hobea eta publikoaren sari berezia.
  • Irabazle guztiek 300 euro jasoko dituzte dirutan, 100 euro erosketa txarteletan establezimendu parte hartzaileetan trukatzeko eta hilabete bateko publizitate ekintza bat hiriko autobusetan.

Atzo eman ziren Eguesibarko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren 8. edizioko sariak. Aurten parte hartu duten 18 saltokien ordezkariak eta Udalbatza joan ziren sari-banaketara.

Lehiaketan parte hartu duten erakusleiho guztiak ikusi ahal izan ziren eta ondoren, sarituen berri eman zen.

Gabonetako giro onenaren kategorian, saria Panakeryrentzat izan da. Epaimahaiaren hitzetan, “Aurtengo Gabonetako Girorik Onenaren irabazlea Gabonetako estanpa bat birsortu duen establezimendua da, eta bere produktuari balioa emateko ere aprobetxatu du”.

Osotasun estetikorik onena La Valeta liburu-dendak lortu du, eta epai mahaiak esan duenez “Gabonetako magia lortu du, eta liburu batean sartu gaitu guztiok”.

Erakusleihorik komertzialenaren saria Izaro belar-dendak eraman du: “Erakusleiho tentagarria, maitagarria, ondo girotua, hainbat unibertso koordinatu eta oso komertzialekin”.

Gainera, kategoria honetako irabazlea jakinarazi aurretik, epaimahaiak nabarmendu nahi izan zuen aurtengoa urte zaila izan dela Sarrigurengo merkatarientzat, eta bertaratutakoei esan zien: “Gure bizitza komertzialean gerta daitekeen egoerarik triste eta mingarrienetako bat lapurreta bat izatea da. Amorrua, frustrazioa, inpotentzia, pena, mina… Gainditzen zailak diren sentimenduak dira. Epaimahai honentzat merkataritzaren adibide bat zarete. Gertatutakoaren ondoren, zuen produktu, establezimendu eta lanari balioa emateko borrokan jarraitu duzue. Aipamen berezia merezi duzue, oso berezia. Hemendik, gure esker ona, mirespena eta elkartasuna.”

Aurten, gainera, espazioa hobeto aprobetxatzen duen establezimendua saritu nahi izan da. Kategoria berri honekin, “ohiko” erakusleiho komertzialik ez duten establezimenduen lana baloratu nahi izan dute. Horrela, bereziki baloratzen da lokalaren, fatxadaren edo beiratearen espazio bat aprobetxatuz erakusleiho bat eraikitzeko gaitasuna.

Jugando con Nuria izan da irabazlea, bere Argi Laborategiari leku bat lapurtzeko gai izan baita, eta erakusleiho bat sortu du ezkutatutako atean noria fluoreszente bat mugimenduan izateko.

Azkenik, Panakeryk irabazi du publikoaren sari berezia. Edizio honetan 400 pertsonak baino gehiagok bozkatu dute, eta Panakeryk 457 boto jaso ditu. Ondoren, Edare Pintura Eskolak 366 boto izan ditu eta Izaro Belar dendak 346.

Irabazle guztiek 300 euro jasoko dituzte dirutan, 100 euro erosketa txarteletan establezimendu parte hartzaileetan trukatzeko eta hilabeteko publizitate ekintza bat hiriko autobusetan. Inma Múgicak eta Iñako Redínek eman zituzten sariak.

ganadora-categoria-acopia-de-diseno-sin-titulo