Eguesibarreko Udalak Europako funtsak jasoko ditu bidegorrirako.

 Hemen: Berriak
  • 963.810€ jasoko dira.
  • Diru-laguntzak laister aurkeztuko den ibarreko bidegorria egiteko erabiliko dira.
  • Funts horiek lortu izana mugikortasun-mahaian egiten den lan handiaren ondorio da.

    Eguesibarreko Udalak 963.810€ jasoko ditu Garraio eta Ingurumen Ministerioaren bitartez laster aurkeztuko den ibarreko bidegorria egiteko. Mugikortasun-mahaian egindako lan handiaren ondorio da hori.

    Esleipenak erabakitzeko orduan, hainbat alderdi hartu ziren kontuan, hala nola proiektuaren heldutasuna, garrantzia, kalitatea eta ibarrean izango duen eragina.

    Laguntza hauen baldintzak hauek dira: 2022ko apirilaren 30a baino lehen lizitatutako kontratua izatea, azaroan esleitzeko gutxieneko zenbatekoa 578.286,00 eurokoa izatea eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaitzea.

rit-ica-amaiaayuntamiento-sarriguren-19-egues