Eguesibarko merkataritza ez egonkorra arautzeko lanean ari da Udala

 Hemen: Berriak

Ordenantza berriaren bidez, saltokietatik kanpo egiten den salmenta ordenatu nahi da, eta ez modu iraunkorrean eta finkoan, baizik eta leku jakin batzuetan, noizbehinka eta saltoki edo instalazio desmuntagarrietan. Jarduera horri “ibiltaria” deitzen zaio, eta teknikoki “sedentarioa ez den salmenta ”.

Gure asmoa salmenta ez-egonkorra edo ibiltaria modu egokian kokatzea da, merkatarien eta kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko prozedura eta baldintzak arautzeko, bai eta jarduera gauzatzen den eremu publikoaren erabilera konkurrenteak ere.

Ordenantza honen xedea araudia egoera legal eta sozial berrietara egokitzea da. Horretarako, gaur egun dagoen merkatua bildu da, eta ibarrean egon daitezkeen merkataritza ez egonkorreko beste modalitate batzuk sartu dira.

Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, Ordenantzaren zirriborroa web orrian egongo da ikusgai, esteka honetan: https://valledeeguesparticipa.com/participa/ord/ , herritarrek ekarpenak egin ahal izan ditzaten.

copia-de-el-ayuntamiento-de-valle-de-egues-rechaza-la-abrasion-1Whatsapp Image 2022 07 01 At 10.53.02 Am