EL MAR EMPIEZA AQUÍ proiektua

 Hemen: Berriak, Hezkuntza, Ingurumena
Xuriñe Peñas gure alkateak harrera egin die gaur goizean Maristaseko Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleei, eta udaletxera hurbildu dira EL MAR EMPIEZA AQUÍ proiektua aurkeztera.
ㅤㅤ
Proiektu honek plastikoen erabilera murriztearen eta gure ibai eta itsasoetako ekosistema babestearen inguruko kontzientzia sortu nahi du ikasleengan, familiengan eta Sarrigurengo bizilagunengan. Proiektuak hainbat sari jaso ditu azken urteetan izan duen diseinuagatik eta inpaktuagatik, eta, besteak beste, estoldak seinaleztatzea “Itsasoa hemen hasten da” mezuarekin, diru-bilketak egitea eta oihalezko poltsak egitea eta banatzea, baita ikastetxearen inguruan zaborra biltzea ere.
ㅤㅤ
Ikasleek eta irakasleek proiektua nola lantzen ari diren azaldu diote udal gobernu taldeari, eta egunotan Sarrigurengo dendan banatzen ari diren oihalezko poltsak eman dizkiete. Alkateak egiten ari diren lanagatik zoriondu ditu eta ingurumenarekin duten konpromisoa eskertu die.