Erantzunkidetasun tailerra: Zaintza partekatua nola hartu
Inoiz pentsatu al duzu nork hartzen dituen bere gain etxeko zaintza gehienak? Kontuan hartzen duzu zeure burua zaintzea? Tailer honek modu atseginean hausnartu nahi du zainketen banaketa egokiaren garrantziaz. Azken batean, familia-zaintza eta -bizikidetzarako zereginen banaketan alde batera utzi behar ez denari buruz ikasteko eta hausnartzeko tailerra; izan ere, ez da soilik zereginak egitea, baizik eta zer egin behar den pentsatzea eta erantzukizuna partekatuta hartzea.
IZEN EMATEAK: Irailaren 26tik urriaren 23ra CAFen, udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan. Plazak zozketa bidez esleitzea. Plaza baieztatzeko, mezu elektroniko bat bidaliko da (begiratu Spamen). Erroldatutako pertsonen lehentasuna.
Ahaleginak egingo dira familia-atsedenerako zerbitzua emateko, eta gutxieneko inskripzio batzuk beharko dira zerbitzu hori eskaini ahal izateko. Eskatu urriaren 17a baino lehen.
Informazio gehiago CAFera deituz: 948 16 56 51 edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan.