Eskerrik asko gurean konfiantza izateagatik
Udalak ibarrean lan egiten duten merkatari, ostalari eta ekintzaile asko biltzen dituen egutegia prestatu du.
“Eskerrik asko gurean konfiantza izateagatik” mezuarekin, bai Udalak bai establezimenduek eskertu nahi dute herritarrak beraiengan jartzen ari diren konfiantza, sektorearentzat bereziki zailak diren une hauetan.
Egutegia (10.000 ale argitaratu dira) ibarreko etxe guztietan banatuko da, eta datorren astetik aurrera egongo da eskuragarri udaletxean eta parte hartzen duten establezimenduetan.
Ekimena 2022 urte osoan zehar luzatuko da, izan ere, hilero udal mupiek egutegiko orriak jasoko dituzte eta edukiaren inguruko joko bat egingo da.