Aisialdi gunea

 Hemen: Berriak, FAZ

2023ko urtarrilaren 20tik, martxoaren 31ra arte.

Ostiraletan 16.30tik 18.30era

Eguesibarko neska-mutilentzako erreferentziazko gunea da, bizitza komunitarioan parte hartzeko. Askotariko jarduerak, irteerak, tailerrak, jolasak, gymkanak eta abar eskaintzen ditu.

Izen-emate bakarra eginik, hiruhileroko ostiral guztien jardueretaz gozatu ahalko dituzu.

Adina:

6 urtetik 12 urtera. (adingabe guztiak, 6 urte izan edo bete behar dituzte hilekoan zehar)

Izen-emate data:

Izen-emateak urtarrilaren 9tik 13ra FAZera deituz (948 165651). Erroldatutako pertsonek lehentasuna izanen dute; plazak baino eskaera gehiago izanez gero, zozketa eginen da.

Esleitutako plazak urtarrilaren 16 eta 17an jakinaraziko zaizkie familiei.

Informazio gehiago: 948 165651 eta          caf-faz@egues.es

 

Portada Del Calendario Scaledcopia-de-diseno-sin-titulo