“ETA ZUK, NOLA DARAMAZU?” NERABEENTZAKO LAGUNTZA EMOZIONALEKO TALDEAN IZEN EMATEAK IREKIAK
Udako laguntza emozionaleko taldea nerabeentzat. Uda urteko urtarorik gogokoenetariko bat da jende gehienaren arabera, eta, hala ere, aldaketa emozional asko, karga eta osotasun emozionaleko garai bat izaten da. Eta uda hau ez da nolanahikoa.
Hau , nerabeen taldea nor zareten, zer nahi duzuen eta nola sentitzen zareten aztertzeko aukera bat da. Epaiketarik gabeko espazio bat, zuen berdinen taldearekin izan dezakezuen edo izan ez dezakezuen kezka-zurrunbilo guztia partekatzeko, gaur egun mundua den zurrunbiloarekin batera.
Zaindutako eta lagundutako espazio bat, bertan ematen den guztia profesional batek eutsi eta sostengatuko duela ziurtatzen duena. Profesional horrek zuen prozesu pertsonala eta talde gisa haztea lagunduko du.
Haria “labirintoan zeharreko bidaia” izango da, pertsonala eta taldekoa. Metodologia irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea, non zure lekua aurkituko duzun.
HIZKUNTZA: gaztelania edo euskara.
IZEN-EMATEAK: www.valledeegues.com webgunean, ekainaren 19tik 30era
PREZIOA: doan
DATA: abuztuak 7, 14, 21 eta 28 (abuztuko ostiral guztietan)
ORDUA: 11: 00etatik 13: 00etara
LEKUA: zehazteke
DINAMIZATZAILEA: Káeru
NORENTZAT: 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak
PLAZAK: 10 talde bakoitzeko
HIZKUNTZA: gaztelania eta euskara
IZENA EMATEKO: ekainaren 19tik 30era, honako esteka honetan:
https://valledeeguesparticipa.com/participa/y-tu-como-lo-llevas-eta-zuk-nola-daramazu/