Eguesibarko Euskara Zerbitzuak hiru programa garatzen ditu euskara etxean bertan, hau da, familia barnean, seme-alabei erakusteko:
DUZUN ONENA:
Gurasoendako gida bat da, aita-amei informazio eta gomendio jakingarriak emateko asmoz hizkuntzak familian ikasi eta tratatzeari buruz.
JOLASTUKO GARA:
Urte batetik gorako haurrak dituzten familiendako eskuliburua da, jolasak haurren garapenean eta hizkuntza ikasteko duen garrantzia nabarmentzeko; horretarako, hainbat jarraibide eskaintzen ditu jolasa haurtzaroan nola erabili behar den jakiteko.
BAKOITZARI BEREA:
Seme-alabak euskaraz eskolatu dituzten gurasoendako egina da. Hainbat gomendio ematen dira euskara etxe barnean nola erabili behar den jakiteko. Liburuxka, halaber, azaltzen du nola motibatu behar dugun haurra euskara berezko komunikazio tresnatzat barneratzeko.
Horrez gain, Xaldun Kortin erabiltzea gomendatzen da. Nafarroako euskarazko ahozko ondaretik hartutako kanta eta jolas bilduma da, formatu jolasgarri eta erabilgarrian egina.
ERA PLATAFORMA
Eskaera horiek kontuan hartuta, Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek sortu dute ERA plataforma digitala, euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesuaosatzeko.
Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen lekua desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.
GURASOENDAKO PRESTAKUNTZA
Gurasoek seme-alabei euskaraz hitz egin eta irakastea sustatze aldera, Euskara Zerbitzuak hainbat jarduera eta hitzaldi antolatzen ditu erregulartasunez hainbat gairi buruz.
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTEENDAKO PRODUKTUEN KATALOGOA
Urtero argitaratzen den katalogo honetan euskarazko kultur produktuak biltzen dira haur eta gazteentzat(0-16 urte): musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jolasak, jostailuak, eta gurasoendako materiala.
Hezkuntza alorrean euskarazko kultur produktuek aukera anitz eskaintzen dituzte haurrek eta gazteek euskara hobeki ikasi eta erabil dezaten, eta familian komunikaziorako tresna izan dadin.
UDALEKUAK
Udalekuak aukera zin hobea dira haurrak euskaraz jostatzeko.Jarduera eskaintza zabal-zabala da. Haurrendako berendako egitaraua da, eta oso aproposak dira lagun berriak egiteko, harremanak sendotzeko, etab.
Eta oharkabean, gainera, udalekuetan dauden bitartean, hizkuntza-ohiturak finkatu eta errotzen dituzte.
D EREDUAREN ALDEKO KANPAINA
D ereduan, ikasleek euskara, gaztelania eta ingelesa ikasten dituzte. Hiru hizkuntza horien bidez, aukera zabala izanen dute hala lan eta kultur munduan nola bizikidetzan, oro har. D ereduak, halaber, ibilbide luze eta oparoa egina du, eta esperientziaren nahiz kalitatearen berme da bai pedagogian bai hezkuntzan.