EUSKARA IKASTEKO BEKAK

Eguesibarko Udalak, urtero, diru-laguntzak emateko deialdi bat argitaratuko du, ikasturtean euskara ikasi duten helduen ikasketetarako. Deialdia ibarrean erroldaturik dauden helduendako da.

HELDUAK EUSKALDUNTZEKO KANPAINA

Urtero, berezko kanpaina bat egiten da helduek euskara ikas dezaten. Eskaintza zabala dago euskaltegi publikoetan eta pribatuetan, bai aurrez aurre ikasteko, bai nork bere kasa ikasteko, betiere pertsona bakoitzaren behar eta ordu libreetara moldatua.

Era berean, Sarrigurengo ikastetxeko guraso elkarteak aita-amendako eskolak antolatzen ditu.

Eman like euskarari

mintzakide-logoa

MINTZAKIDE EKIMENA

Mintzakide ekimena 2004an sortu zen, euskaraz hitz egin nahi duen jende orori hizkuntza erabiltzeko aukerak emateko. Iruñerrian, Tafallan eta bertze zenbait lekutan egiten da.

Talde txikiak osatzen dira, astean behin bildu eta euskaraz mintzatzeko. Gehienetan, bospasei taldekide izaten dira, eta kide bat edo bi ongi moldatzen dira euskaraz; besteek, berriz, mintzatzeko duten maila hobetu nahi dute.

Elaide Logo

www.elaide.eus erreferentziazko webgunea da euskara ikasten ari direnendako. Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak eskaintzeko xedez.

Euskara ikasleendako txokoa da Elaide. Euskarara hurbildu nahi dutenendako eta euskaraz egiteko aukerak eta baliabideak bilatzen dituzten horiendako toki ezin hobea da ELAIDE. Egitasmoaren helburua da euskara eta euskal kultura horiei hurbiltzea eta aberastasun hori konpartitzea.

Elaidek honako hauek eskaintzen ditu: informazio eguneratua eta interesekoa; euskarazko jardueren agenda; bi astean behingo buletina; euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa; euskara ikasi eta erabiltzeko baliabideak; eta hainbat webgune eta proiektutarako estekak (euskaltegiak, mintzapraktika, Euskaraldia, tokiko hedabideak, etab.).