Euskaraz aurrematrikulatzeko kanpaina 3 urteko haurrendako

 Hemen: Euskara

“Aspalditik gatoz, urrutira goaz”

Euskarazko irakaskuntza

D eredua

Oharra sinatzen duten Toki-Erakundeek “Aspalditik gatoz, urrutira goaz. Euskarazko irakaskuntza. D eredua” goiburua duen kanpaina bultzatzen dute

 

Kartelen, bideo baten eta sare sozialetan zabaldutako komunikazioen bidez, euskarazko irakaskuntza oso interesgarria dela azaldu nahi diete familiei, hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen duen hezkuntza teknikoa eta humanoa izateaz gain, gertuko kulturaren gozamenaren bidez mundu zabalari begiratzeko aukera ere eskaintzen baitu. Helburu hura kontuan harturik, Toki Erakundeek, Euskara Zerbitzuen bidez, era askotako baliabideak eskaintzen dizkiete familiei euskararen ezagutza eta erabilera bizkortzeko.

Toki-Erakunde sinatzaileak:

Udalak: Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Esteribar, Etxauri, Galar, Gares, Estella-Lizarra, Oltza Zendea, Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia. Mankomunitateak: Bortziriak, Irantzu, Izarbeibar, Sakana.

 

mupi-invierno-onlineforo-olaz