Euskarazko hiri-tailerretan izena emateko epea zabalik

 Hemen: Euskara, JUVENTUD, Udala

Izena maiatzaren 24tik 28ra bitartean eman behar da, esteka honetan: https://valledeeguesparticipa.com/participa/hiritailerrak/

Tailerrak goizez egingo dira, ekainaren 23tik uztailaren 2ra eta abuztuaren 30etik irailaren 3ra.
20 plaza eskaintzen dira Hnas. Uriz Pi I.P.an (A eredua) eta 40 plaza Joakin Lizarraga I.P.an (D eredua).

Informazio osoa jarraian:

TALDEAK HIZKUNTZA-EREDUAREN ARABERA

D eredua: Joakin Lizarraga I.P.: 40 plaza
A eredua: Hnas. Uriz Pí I.P.: 20 plaza

TXANDAK ETA PREZIOAK

1. txanda: Ekainak 23 – Uztailak 2. Prezioa: 60€ erroldatuta / 112€ erroldatu gabe
2. txanda: Abuztuak 30 – Irailak 3. Prezioa: 35€ erroldatuta / 70€ erroldatu gabe

Tarifa hobaridunak aplikatuko dira.
Eredu bakoitzeko bi txandetan eman daiteke izena.

DESKRIBAPENA

Hiri-tailerrak goizeko ordutegian Sarrigurengo ikastetxe publikoetan, udako oporren hasieran eta amaieran. Dindaia Fundazioak gidatuko ditu tailerrak.

Tailerren helburua A eta D ereduko haurrei euskaraz gozatzeko aukera ematea da, ingurune ludiko, atsegin eta dibertigarrian, hizkuntza erabiltzeko ohiturak sendotzeko.

AURRE-IZEN EMATEA:

Maiatzaren 24tik 28ra on-line hemen: https://valledeeguesparticipa.com/participa/hiritailerrak/. Ordainagiria ES45 2100 5323 4422 0006 3553 (Caixa) kontu zenbakian egin eta izena ematean erantsi beharko da, HIRI-TAILERRAK_izen-abizenak_ txanda(k) adieraziz.

Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, ekainaren 2an zozketa egingo da erroldatuen aurreinskripzioen artean.

2. TXANDA: maiatzaren 24tik 28ra on-line udal webgunearen bidez. Ekainaren 2ko zozketaren ondoren plazarik geratzen bada, izena emateko beste epe bat irekiko da abuztuaren 2tik 6ra. Izena emateko bigarren epean plaza baino eskatzaile gehiago badaude, zozketa egingo da.

PLAZAK ESLEITZEA:

Plaza lortu dutenei abisatuko zaie. Izena eman duen pertsonak plazarik lortzen ez badu (zozketa egin delako edo aukeratutako taldea ateratzen ez delako), ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

ARAUAK

Nahitaezko kuota itzuliko da: parte-hartzaileak bere borondatez uko eginez gero, Udaleko erregistroan idatziz, ekainaren 11 baino lehen (lehen txandarako) edo abuztuaren 13a baino lehen (bigarren txandarako). Kasu horretan, %15 kobratuko da kudeaketa-gastu gisa. Deuseztapena ez bada ezarritako epean egiten, ez da inolako itzulketarik egingo, ezinbesteko arrazoia ez bada; kasu horretan, arloak aztertuko du eskaera, eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera onartu edo ukatu ahal izango da.

Plazaren esleipendunei link bat bidaliko zaie, adingabearen datuak jasotzen dituen inprimaki bat betetzeko, COVID19-ari buruzko erantzukizunpeko adierazpenarekin.

Cartel Balonmano Eusk11038574_1590867094525392_8721085958134137766_n