Rafa (Dani Rovira) andaluziar jauntxo gazte bat da, eta ez du inoiz Sevillatik atera behar izan bizitzan axola zaion gauza bakarra lortzeko: ardo xuria, gomina, Betis taldea eta emakumeak. Dena aldatuko da bere xarmari aurre egiten dion emakume bat ezagutzen duenean: Amaia (Clara Lago) da, neska euskalduna. Konkistatzera deliberatuta, Baskongadetako herri batera joanen da, eta han euskaldun itxura hartuko du bere erresistentzia gainditzeko. Antxon izena eta hainbat euskal abizen hartuko ditu: Arguiñano, Igartiburu, Erentxun, Gabilondo, Urdangarin, Otegi, Zubizarreta… eta Clemente.
IZEN-EMATEA: sarrera librea edukiera bete arte.
PREZIOA: doakoa