Sussiek ipuinak kontatzea asko maite du, bai eta koreografia dibertigarriak egitea, eskulanetan aritzea eta batez ere, haur guztiak haiek izan nahi dutena izan daitezen du gogoko. Arratsalde magiko bat berarekin pasa nahiko zenuke? Etorri zure umeekin ipuin kontaketa desberdin batez gozatzera. Bertan, aniztasuna, tolerantzia, berdintasuna edo errespetua landuko dira, ipuin eta jolasen bidez.
6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera. Helduek lagunduta etorri beharko dute. Izen-emateak abenduaren 21eko 23:59ak arte (osteguna) egin ahal izango dira.
Adingabe batekin baino gehiagorekin joanez gero, banakako izen-emateak egin beharko dira. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Plazaren baieztapena, emandako posta elektronikoaren bidez eginen da.
Doakoa, aldez aurretik izena emanda hemen klik eginez