Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“KAIXO, HAURTXOA! MINTZATUKO GARA?”

07/02/2023 @ 16:30 - 17:30

Nola komunikatzen da haurra bere lehen etapetan? Nola egokitzen gara pertsona helduak lehen komunikazio-lotura horretan? Bada beste modurik familiaren eta haurren arteko elkarrizketa egoteko? Nolakoak dira ahotsik gabeko zure lehen komunikazioak? Eta zure lehen hitzak? Zer gertatzen da pantailak edo bestelako gailuak erabiltzearekin?

Tailer honetan komunikazioak jaiotzatik 18 hilabetera duen garrantziaz hitz eginen dugu.

IZEN-EMATEA: Urtarrilaren 16tik otsailaren 3ra, FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute.

Informazio gehiago: infanciayfamilia@egues.es 696 777 817

PREZIOA: doakoa

XEHETASUNAK

Data:
07/02/2023
Ordua:
16:30 - 17:30