Zer bilakaera du komunikazioak 18 hilabetetik aurrera? Nola egokitzen gara helduok haurren komunikazio-proposamenetara? Nola antzematen dugu hizkuntzaren bilakaeran zailtasunik dagoen? Zer adierazten digute beren mugimenduarekin? Eta jolasean ari diren bitartean? Zer gertatzen da pantailak edo bestelako gailuak erabiltzearekin?
Tailer honetan 18 eta 24 eta 30 hilabete bitartean komunikazioak duen garrantziaz hitz eginen dugu.
IZEN-EMATEA: otsailaren 16tik martxoaren 3ra, FAZen 948 16 56 51 telefonoaren bidez edo caf-faz@egues.es helbide elektronikoan. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Erroldatuek lehentasuna izanen dute.
Ahaleginak eginen dira Familia Atsedenerako zerbitzua emateko, eta gutxieneko inskripzio batzuk beharko dira zerbitzu hori eskaini ahal izateko.
PREZIOA: doakoa