Eraikuntza bat eraistear dago, eta bertako biztanle batek ez du handik atera nahi; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Konpondu beharreko katramila edota amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia. JULE familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da: umorea, fantasia eta irudimena, dena batera.
IZEN-EMATEA: Sarrera librea
NON: Espainiako Etorbidearen eta Nafarroako Erresumaren elkargunea