Orientaegues kirol orientazioa lantzeko jarduera bat da, gure ibarra ezagutzeko eta natura gozatzeko. Kirol orientazioaz, kartograaz, orientazioaz eta iparrorratza erabiltzeaz gehiago ikasi nahi dutenendako saioak dira. Prestakuntza-saioaren ondotik, bertaratzen direnek ibilbidea beren kasa egiteko aukera izanen dute.
Ibilbide guztiaren iraupena 3 ordukoa da, baina zati bat ere egin daiteke.
• Ekainak 3: ibilbidea gaitasun ezberdineko pertsonei dago zuzendua
• Ekainak 4: ibilbidea jende guztiari dago zuzendua.
Gomendagarria da oinetako eta arropa egokiak eramatea. Baita kantinplora ere.
Izen-ematea: doan udal webaren bidez, izenematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko astelehenetik ostegunera.