Instagramen egindako A25 argazki-lehiaketako irabazleak

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

José Javier Martínez Irureren Emakumeak aukera berdintasunaren alde argazkia izan da Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira antolatutako argazki lehiaketako irabazlea. Bigarren saria #futbolreivindicativofemenino NO a la violencia machista argazkiarentzat izan da, CD Valle de Egüés-eko emakumezkoen preferente taldeko jokalariek egina.

Bi argazkiak eta lehiaketan parte hartu duten guztiak Instagramen ikus daitezke  #25NEgüés eta/edo #EgüésDiceNO hashtagak bilatuz.

Lehiaketa honen bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia duten balioetan oinarritutako berdintasun-kultura sustatu nahi da eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean borrokatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu da.

Lehiaketa hau Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planean sartzen da.

copia-de-diseno-sin-titulo-1copia-de-diseno-sin-titulo