“Familian euskaraz” topaketa
Euskaraz hitz egiten dut, baina nola has naiteke nire seme-alabekin euskaraz komunikatzen? Eta nire bikoteak euskaraz ez badaki? Nola eta norekin argitu ditzaket nire zalantzak eta partekatu nire esperientziak?
Guraso euskaldunendako antolatu dugun topaketa honen helburua da esperientziak partekatzea eta soziolinguistikako aditu baten proposamenak eta ideiak jasotzea.
Topaketa parte-hartzailea izanen da. Era berean, Paula Kasaresek gogoetarako elementuak eskainiko dizkigu, euskararen transmisioaren gakoetan sakontzeko. Paula NUPeko irakaslea da, Euskaltzaindiako kidea eta tesi honen egilea: Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan.
Topaketa euskaraz izanen da.
Eguna: martxoak 13, ostirala.
Ordua: 17:00etatik 19:00etara.
Non: udaletxeko osoko bilkuren aretoa (Sarriguren).
Topaketan eta haur zaintzan izena eman behar da: https://valledeeguesparticipa.com/participa/1057/