ZENTROKO KOORDINATZAILEA

Idoia Gutiérrez

C/ Urbasa, 129. Sarriguren

948 16 56 51

Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

FAZ: Familiei Arreta egiteko Zentroa

Eguesibarko familiei arreta eta laguntza emateko udal-zentro bat da. Familiekin lan egiten duten profesionalentzat ere bada. Hainbat zerbitzuren bitartez, herritarren beharrei erantzuten ahalegintzen da beren bizitzaren aro guztietan.

Familien Arretarako Zentroak (FAZ) eremuko zerbitzuen eta baliabideen erabilerari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aukera ematen du, baita antzemandako gabeziei erantzuteko parada ere, lan integrala eginda; izan ere, prebentziorako, beharrak garaiz antzemateko eta zenbait egoeratan esku-hartze espezializatuago bat egiteko ekintzak egiten dira zentroan bertan. Ekintza horiek ibarreko sare guztiaren inplikazioa dakarte, eta, beraz, tokiko eragile guztien parte-hartzea eta laguntza ezinbestekoak dira.

Zentro honek eskaintzen dituen zerbitzuak familiek beren bizi-zikloetan izan ditzaketen premiez arduratzen dira, familia bakoitzaren tipologia, egoera eta errealitatea kontuan hartuta.

Zentrora zuzenean joan daiteke, edo beste baliabide batzuek igorria (Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, ikastetxeak, osasun etxeak, etab. ).

caf-4-egues

HELBURUAK

  • Familiei arreta integrala emateko baliabide bat sortzea, eta bertatik ibarreko familien beharrei erantzuteko zerbitzu-multzo bat kudeatzea, beren bizitzaren aroetan laguntze aldera.
  • Familiarendako esku-hartze guztiak biltzea eta familiei laguntzeko gune bat izatea, familiak baitira sustatu beharreko gizarte-egituraren oinarri.
  •  Ibarreko erakunde, kolektibo eta/edo zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatzea, jardueretako bikoizketak saiheste aldera eta eremuko baliabideei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
  • Zentroa hainbat arlo eta diziplinatako profesionalez osatua dago: gizarte lana, gizarteratzea, haur hezkuntza, animazio soziokulturala, administrazioa eta gizarte heziketa.

ZERBITZUAK

OINARRIZKO LAGUNTZA

FAZera eta hango zerbitzuetara sartzeko lehenbiziko atea da, jendearen beharrei oinarrizko laguntza eta hasierako erantzuna eskaintzeko. FAZeko zerbitzuei buruzko informazio pertsonalizatua ematen da, bai eta jarraipena eta beste baliabide batzuetara bideratzeko aukera ere.

KONTZILIAZIOA

Familiendako atseden zerbitzua eta udako ludoteka-haurtzaindegia.

Haurrak zaindu eta arreta emateko zerbitzu hezigarria da, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko.

HAURRENDAKO HEZKUNTZA ZERBITZUA

Eskola-laguntzarekin batera, jarduera jostagarriak egiten dira, haurren erabateko garapena sustatzeko. Era berean, balio-hezkuntzan oinarriturik, lagungarria da oinarrizko trebeziak eskuratzeko.

GAZTE PROGRAMA

Ikasketan laguntzea, ziber-espazioa, PIJ, lokal irekia, kaleko lana, aisia jarduerak, prebentzioa eta partaidetza…

TOPAKETAK FAMILIARTEAN

Tailerrak, saioak, eta prestakuntza- nahiz pedagogia-jarduera irekiak. Familia eredu guztien dinamikari loturiko gaiak lantzen dira, bizitza-zikloaren aro guztiei dagozkienak.

DENBORAREN BANKUA

Zerbitzu- eta trebetasun-trukea. Balio-unitatea denbora da.

AHOLKULARITZA JURIDIKOAK

Aholkularitza juridikoa familian, etxebizitzan, kontsumoan eta genero indarkerian.

HELDUTASUN AKTIBOA ETA NORBERAREN AUTONOMIA SUSTATZEKO ZERBITZUA

Zerbitzuak hainbat jarduera antolatzen ditu jendearen pate-hartzea bultzatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko, aisia elkarrekin lantzeko guneak sortuz eta hainbat ekimen garatuz. 

FAMILIENDAKO HEZKUNTZA ETA ORIENTABIDEA

Esku-hartze espezializatuak dira, familiei krisi, tentsio eta gatazka uneetan laguntzeko, eta familiaren eginkizunak hobetzen laguntzeko.

FAMILIA-BITARTEKARITZA

Familia kideen arteko gatazkan konpontzen dihardu, betiere familia kideek nahi badute, eta bitartekaritzan arituko den figura neutro batek esku hartuta.

HAURRENDAKO AISIA GUNEA

Berariazko gune bat da haurrentzat: karrikako jolasak, tailerrak, zinema, musika, Ibarreko bizitza komunitarioan parte hartzeko jarduerak eta askoz ere gauza gehiago.

BESTE EKINTZA BATZUK

Laguntza ematen da familia barneko indarkeria dagoenean. Jarduerak koordinatzeko, eta sarean lan egiteko. Ziber-espazioa.

Espazioak gizarte xedea duten entitateei uztea.