Denbora oinarri harturik, elkarri laguntzekosare bat da zerbitzuak eta jarduerak trukatzeko.
Gune bat da gure eguneroko beharrei irtenbideak emateko eta elkartasunean oinarritutako sareak sortzeko.
NORENTZAT?
Bere trebeziak eta ezagutzak eskaintzeko prest dagoen adin nagusiko edonork parte har dezake gainerako taldekideek eskaintzen dutena hartzearen truke. Ez da Eguesibarren bizi beharrik.
Nola funtzionatzen du?
Denboraren Bankuan aritu nahi duen orok azaldu behar du zer-nolako ezagutzak eta trebeziak eskaini nahi dizkien gainerakoei. Gero, ordu-kontu bat ireki eta denboraren taloitegia ematen zaio. Une horretatik aurrera, trukeak egiten has daiteke, baina ez dute zertan aldebikoak izanik.
Zerbitzu bat ematen den bakoitzean, zerbitzu hartzaileak taloi bat ematen dio, eskainitako denboraren balioaren araberako taloi bat, eta taloi hori zerbitzu emailearen kontu pertsonalean sartuko da.
Nola har dezaket parte?
Trebetasun eta ezagutza sorta zabala eskaintzen du, bankuan sarturik daudenen artean banan-banako trukeak egiteko:
- Hainbat gremio
- Hizkuntzak
- Teknologia berriak
- Eskola-laguntza
- Lagun egitea
- Etxeko eta lorategiko lanak
- Zainketa eta ongizaterako hainbat teknika, etab.
Aholkularitza teknikoa hainbat alorretan, etab. Denboraren Bankuak, gainera, bestelako partaidetza bideak eskaintzen dizkie kide direnei, hala nola:
- Talde topaketak. Bazkideen aldizkako bilerak dira elkar ezagutzeko, esperientziak elkarri kontatzeko, ideiak proposatzeko eta askoz ere gauza gehiago egiteko.
- Tailerrak eta hitzaldiak. Bazkideek berek ematen dituzte eta Denboraren Bankua osatzen dutenentzat dira: lorezaintza, meditazioa, informatika, sukaldaritza, dantza, osasuna eta ongizatea, etab.
- Bankuak jende guztiarendako jarduerak antolatzen ditu, hau da, edonorentzat zabalik: informazio-saioak, truke-merkatuak, etab.
Bankuan inoiz-edo parte hartzen du FEZen zerbitzuetan. Zentro horretako profesionalekin elkarlanean, familiendako hitzaldiak eman eta haur tailerrak dinamizatzen dituzte, etab. Idazkaritzarekin aritzen da elkarlanean eta bestelako ekimenetan ere parte hartzen du.