Zer da?

Familia barnean sortzen diren gatazkak konpontzeko bide baketsu bat. Auzibideaz bestelako bidea eskaini nahi die ibarreko auzokideei gatazkak konpontzeko, bi aldeen ongizatea lehenetsita eta alde bakoitzaren helburu legitimoak lortuta.

caf17-egues

NORENTZAT?

Egoera hauetako batean dauden Eguesibarko familientzat da; bikote banantzeak, senideen arteko gatazkak, aiten eta/edo amen eta adinez nagusiak diren seme-alaben artekoak, bizikidetza akordioak egin beharreko egoerak, familiako kide mendekoak zaintzeko antolaketa egitea, etab.

ZE EGIN BEHAR DA ZERBITZUA HAU ERABILTZEKO?

Interesdunek hainbat bide dituzte zerbitzu hau eskatzeko:

  • Egoera zaila Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileari azalduz (948 331650).
  • Zuzenean FAZera joanez edo deituz (948 165651).

Ondotik, profesionalek bitartekaritza zertan datzan azalduko dute, bai eta zer baldintza eta protokolo behar diren zerbitzuan sartzeko ere. Prozesu osoa konfidentzialtasun osoz eginen da eta datu pertsonalak babestuko dira.