Olazko Udal Kiroldegiko dutxetako ur beroaren sistema aldatzeko obrak bukatu dira

 Hemen: Kirola

Iragan azaroan Olazko Udal Kiroldegiko dutxetako ur beroaren sistema aldatzeko obrak bukatu ziren.

Obrak 70.999 euroan esleitu zitzaizkion GRUPO INDUSTRIAL DE MANTENIMIENTO AVANZADO DE NAVARRA S.L. enpresari, eta 2019ko azken hilabeteetan egin ziren, instalazioa irekita zegoelarik.

Udalak eginik, obrak kiroldegia erabiltzen duten pertsonen erosotasuna hobetuko du nabarmenki, eta, era berean, instalazioko dutxetan ur beroa beti egonen dela ziurtatuko du.

Obra kontratatu da Udalaren xedea baita Eguesibarko kirol instalazioak egunean jartzea eta hobetzea.

image005premio-escaparate4-egues