Prozesu parte-hartzaileak ekintza sorta planifikatu bat dira herritarren parte-hartzea antolatzeko, politika publikoetan eragite aldera.

Eguesibarko Udalean abian jarritako prozesuen artean, honakoak daude:

  1. Lege-oinarriko prozesuak
  2. Udal ekimeneko prozesuak
  3. Gizarte ekimeneko eta udal eskumeneko prozesuak
  4. Udalerriak parte hartzen duen kanpo prozesuak
transparencia-participacion5-egues
LEGE-OINARRIKO PROZESUAK

LEGE-OINARRIKO PROZESUAK

Hiri-planeamendua

Planeamendu eta plangintza prozeduretan, partaidetza legeak agintzen du, eta gomendio teknikoa ere bada.

7. artikulua. Herritarren partaidetza.
  1. 1 Administrazio publikoak saiatuko dira lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko jarduera izan dadin Nafarroako Foru Komunitateko egungo nahiz etorkizuneko gizartearen behar eta asmoen araberakoa. Horretarako, lurraldearen nahiz hirigintzaren garapen jasangarria sustatuko dute, herritarren partaidetza ahalik eta zabalena bultzatuko duteeta bermatuko dituzte partikularren eta beren interesen alde eratutako entitateen informazio eta ekimenerako eskubideak.
  2. Nolanahi dela ere, foru lege honetan aipatzen diren lurraldearen edo hirigintzaren antolamenduko tresnetako edozeinetan, herritarrek parte hartzeko hogei eguneko epea izanen da gutxienez, behin betiko onetsi baino lehen, jendaurrean jarriz eta, hala behar duenean, toki entitateei entzunaldia emanez.
  3. Foru lege honen 28.1 artikuluan ezarritako lurralde antolamenduko tresnek, udal plan orokorrek. plan partzialek, plan bereziek eta hiri-jarduketarako plan bereziek, bai eta urbanizatze berriak planteatzen dituzten planeamendu-aldaketek ere, herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra izanen dute, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen IV. tituluan jasotako printzipio eta eskubideen arabera; horretarako, herritarrentzako partaidetza-prozesu bat erabiliko da, kontsulta-izaerakoa, tresnaren hasierako onespena baino lehen.
  4. Partaidetza-prozesua partaidetza-plan baten bidez eginen da, zeinak honakoak izan beharko baititu gutxienez: planeamenduan interesatuta dauden gizarte-eragile eta herritarren identifikazioa; antolamendu-proposamen garrantzitsuenen laburpenak, herritarrek errazago uler ditzaten eta errazago zabal daitezen herritarren artean; bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoari buruzko memoria; zabalpenerako eta partaidetzarako metodologia eta tresnak, barne direla bai online parte hartzeko sistemak, bai bilerak etorkizuneko antolamendua eta baloratutako alternatibak azaltzeko; eta, azkenik, gauzatutako partaidetza-prozesuaren konklusio baloratuak.

(1/2017 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena)

Fitxak:

  • Ibarreko Hirigintza Plana idatzi aurreko prozesu parte-hartzailea
  • Eguesibarko Udalaren Hirigintza Plan Orokorreko prozesu parte-hartzailea

Herritarrek parte hartzeko planak, Hiri jarduerako plan berezia tramitatu aurretik

Hiri jarduerako plan berezia udal eskumeneko hirigintza tresna bat da. Aurretik, herritarrek parte hartzeko prozesu bat egin behar da, El Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Fitxak:

  • Abian:
    • 2018_ PC 15 etxebizitza Altzuza IIko urbanizazioaren 55b lurzatian eraikitzeko.
    • 2018_ PC Berrikuntzaren Hiriaren 2. Faserako. Olatz
  • Eginak:
    • 2018_ PC Arkupea Kontzeju Etxea Egues.
    • 2018_ PC Elkano-Eguesko 8. poligonoko 365. lurzatia
    • 2018_ PC Olazko (Eguesibar) 76. poligonoko 76. lurzatiko erabilera xehatua bilduko duen hirigintza-fitxa sortzeko.
    • 2018_ PC Ibirikuko 6. poligonoko 52. eta 53. lurzatiak (Ibirikuko UC-27)
    • 2018_ PC Eguesibarko Hiri Plan Orokorraren aldaketa puntuala Sagasetako kontzejuan

Araudiaren garapena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 132. artikuluaren hauxe ezarri du: urtez urte, administrazio publikoek argitara emango dute araugintza-plan bat, eta hartan jasoko dira hurrengo urtean onesteko igorriko diren lege- edo erregelamendu-ekimenak

UDAL EKIMENEKO PROZESUAK

UDAL EKIMENEKO PROZESUAK

Aurrekontu parte-hartzaileak

Eguesibarko Udalak, urtero, aurrekontu parte-hartzaileetarako deialdia abiarazten du.

Horretarako, 60.000€-ko partida bat gordetzen du Ibarreko bizilagunek zertan erabili erabakitzeko. Herritarrek proposamenak aurkezten dituzte, eta dirutza hori bideratuko da herritarrek bozketa bidez aukeratzen duten proposamenera.

Prozesuak hiru fase ditu:

  • Fasea – Proposamenak aurkeztea.
    Ibarreko auzokideek nahi bezalako proposamenak aurkezteko aukera dute.
  • Fasea – Proposamenak aukeratzea
    Proposamenak Baloratzeko Batzordeak proposamen guztiak aztertuko ditu. Udaleko hainbat teknikari dira batzordekide.
    Gero, proposamenak aukeratzeko mahaiak proposamenak aukeratu eta jendaurrean aurkeztuko dituzte.
  • Fasea – Bozketa
    Fase honetan, proposamenak bozkatuko dira. 16 urtetik gorako bizilagun erroldatuek 3, 2 eta 1 puntu emanen dizkiete beren gogoko proposamenei. Punturik gehien eskuratzen duen proposamena gauzatuko da.

Fitxak:

  • AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK 2018
  • THE WALKING D’ EGUES
  • GAZTE ARLOKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK
  • GARRAIOAK
GIZARTE EKIMENEKO ETA UDAL ESKUMENEKO PROZESUAK

GIZARTE EKIMENEKO ETA UDAL ESKUMENEKO PROZESUAK

Herritarren eskariz, Eguesibarko Udalak udal eskumeneko prozesuak abiarazten ahalko ditu.

UDALERRIAK PARTE HARTZEN DUEN KANPO PROZESUAK

UDALERRIAK PARTE HARTZEN DUEN KANPO PROZESUAK

Fitxak:

  • PMUS
  • Haurrek parte hartzeko organoak abian jartzea Nafarroako toki esparruan