Partaidetzarako Plan Estrategikoa 2017ko irailean jarri zen abian eta haren diseinua 2018ko maiatzean bukatu zen.
Hainbat gairi lotutako elkarte, herritar eta teknikariek parte hartu zuten. Honatx gaiak: identitatea eta kontzejuak, euskara, berdintasuna, bizikidetza, bizi-kalitatea, ingurumena, toki-garapena eta gazteria.
Guztira, 253 partaidetza izan dira: 147, diagnosi-fasean, eta 106, Ekintza Plana prestatzeko fasean.
Prozesuan, herritarrendako funtsezko 6 gai atzeman dira:
- Identitatea.
- Komunikazioa.
- Kultura parte-hartzailea.
- Gazteria.
- Gizarte-dibertsitatea.
- Topalekuak.
Ekintza Planean, gainera, 44 jarduketa lehenetsi dira, partaidetza-guneetan proposaturiko 109en artean. Hona hemen partaidetza-guneak: laborategiak, elkarrizketak, lan taldeak, etab.
Jarduketak lau gai arlotan bildu dira:
norabide anitzeko komunikazio eraginkorra
udala herritarrei zabalik
eraikuntza kolektiboa
kultura parte-hartzailea
Partaidetzarako Plan Estrategikoaren ondorioz, ekimen hauek egin dira edo egiten ari dira:
- The walking D’Egues.
- Ibilbideak Ibarrean barna.
- Haur organoa.
- Lorea.
- Komunikazio Plana.
- Webgunea.