Gazteriaren Etxearen erabilera eta ekipamenduak erabakitzeko kontsulta digitalerako proposamenak

 Hemen: Berriak, Kultura, Udala
Bihar, ekainak 12, Eguesibarko Gazteriaren Etxearen erabilera eta ekipamenduak erabakitzeko kontsulta digitalerako proposamenak jasotzeko azken eguna izango da. Beraz, oraindik ez baduzue egin, parte hartzera animatu egiten zaituztegu. 12 urtetik gorako Eguesibarren erroldatutako pertsona guztiek parte har dezakezuela gogorarazi nahi dizuegu.
ㅤㅤ
Ekainaren 20an, 17:00etan, Errizarren, LORE GAZTE Gazte Partaidetza Organoaren urteko bigarren topaketarekin batera, kontsultaren emaitza aztertuko da eta Gazteriaren Etxerako proiektua egiten hasiko gara. Topaketa horretan, erabilera eta ekipamenduei buruzko erabakiak hartuko dira. 2024ko urrian inauguratzea aurreikusten da.
ㅤㅤ
Kontsulta digitalerako esteka HEMEN KLIK EGINEZ