HARTU BIZIKLETA ETA PARTE HARTU IRRINTZI PROGRAMAN
Landarte Programaren helburua da artea landa eremuetara hurbiltzea, eta, hura oinarri harturik, Iosu Zapata artista buru belarri ari da Eguesibar xede duen proiektu batean. Uztailaren 16tik aitzina bere “bizi-irratia” harturik Ibarreko herri guztietan barna ibiliko da, herrietako testigantzak eta soinuak bilduz.
Hartu bizikleta eta zatoz gurekin, ibilbide labur batzuk egin baitira, arras xamurrak eta familiako guztiendako antolatuak.
Proiektu artistiko horren protagonista izateaz gain, irratiak nola funtzionatzen duen ezagutu, paisaia interesgarriak aurkitu eta bizipen berezi bat partekatzen ahalko duzu.
Uztailaren 16tik 30era hantxe duzu hitzordua. Gainera, “Soinu galduaren bila” lehiaketan parte hartzeko aukera izanen duzu. Izan ere, sarri jasoko duzu horren gaineko informazio gehiago.
Uztailak 16 | 18:00-20:00 | OLATZ-SARRIGUREN |
Uztailak 17 | 18:00-20:00 | SARRIGUREN-BADOSTAIN |
Uztailak 18 | 18:00-20:00 | BADOSTAIN-ARDANATZ |
Uztailak 21 | 18:00-20:00 | ARDANATZ-GORRAITZ |
Uztailak 22 | 18:00-20:00 | GORRAITZ-EGUES |
Uztailak 23 | 18:00-20:00 | EGUES-SAGASETA |
Uztailak 24 | 18:00-20:00 | SAGASETA-EGULBATI |
Uztailak 25 | 18:00-20:00 | EGULBATI-ELKANO |
Uztailak 28 | 18:00-20:00 | ELKANO-ALTZUZA |
Uztailak 29 | 18:00-20:00 | ALTZUZA-IBIRIKU |
Uztailak 30 | 18:00-20:00 | IBIRIKU-ELIA |
Informazio gehiago: http://www.landarte.es