Haur eta gazteen transexualitateari buruzko prestakuntza profesionalentzat

 Hemen: Berriak

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak, Eguesibarko profesionalei zuzendua, Naizen elkarteak emandako prestakuntza-tailerra abiarazi du. Haur eta gazteen transexualitateari buruzko prestakuntza irailaren 30ean eginen da, 9:30etik 13:30era, FAZen (Familien Arretarako Zentroa).

 

Saioan gai hauek lamduko dira: zer da transexualitatea?, Nafarroako araudia, kasu baten aurrean hartu beharreko neurriak, joan-etorriak, komunak eta aldagelak, nola azaldu taldeari, adierazpen ez egokiak etab.

 

Parte hartzeko, idatzi, irailaren 13ko 14:00ak baino lehen, mezu elektroniko bat, izena, abizena, postua eta zein erakundeko kodea zaren adieraziz, igualdadberdintasuna@egues.es epostara. Haraneko gizarte-arloko eta hezkuntza-arloko profesionalek izango dute lehentasuna, bai eta Haraneko Haur eta Nerabeen Sareko pertsonek ere.

 

Nafarroako Gobernuko Berdintasunerako Nafarroako Institutuak eta Eguesibarko Udalak diruz lagundutako jarduera da.