HAURRENDAKO HIRI-KANPALDIAN IZEN-EMATEKO FORMALIZAZIO EPEA ZABALIK
Hainbat jolas, tailer, artea, erronkak… eskaintzen dituen zerbitzua, aisialdi osasuntsua, bizikidetzaren sustapena, hezkidetza eta kudeaketa emozionalaren testuinguruetan ematen direnak. Jarduera gehienak ingurune irekian eta segurtasun-protokolo guztiekin egingo dira.
Haurrentzako Hiri Kanpamendua
DATA | Uztailaren 27tik abuztuaren 28ra |
ORDUA | 10:00etatik 15:00ak arte |
LEKUA | Hermanas Uriz Pi ikastetxean |
ADINA | 2008-2013 tartean jaiotakoak |
PLAZAK | Asteko 50 plaza |
EUSKARA | Euskara eta gaztelania. |
PREZIOA | 76 euro/astea (jardunaldi osoa eta jangela)
36 euro/astea (jardunaldi partziala jangelarik gabea) Tarifa hobaridunak daude |
Taldeak adinaka. Zozketa, asteka eta familia-unitateka.
Adingabe bakoitzak aste bat edo gehiagotan eman ahal izango du izena. Txandak:
- Uztailaren 27tik 31ra.
- Abuztuaren 3tik 7ra.
- Abuztuaren 10etik 14ra.
- Abuztuaren 17tik 21era.
- Abuztuaren 24tik 28ra.
Jardunaldi erdia (10:00etatik 13:00etara) edo jardunaldi osoa (10:00etatik 15:00etara) aukeratu ahal izango dira.
IZEN-EMATEAK:
Izen-ematea formalizatzea: Uztailaren 17tik 22ra. Izen ematea bide telematikoz egingo da lehentasunez, eta beharrezkoa izango da “izen-emate fitxa” betetzea eta adingabearen osasun-txartela eskaneatuta bidaltzea.
👉https://valledeeguesparticipa.com/participa/campamento-urbano-hiri-kanpaldia/
Ordainketa telefonoz egingo da txartelarekin, FAFera deituta (948 165651).
Plaza onartutzat hartuko da izen emate-fitxa eta osasun-txartela bidaliak eta ordainketa egina daudenean. Horrela ez bada, plaza hutsik geratuko da
Plaza libreen kudeaketa: uztailaren 23an eta 24an, 948 165651 eta 686 299139 telefonoetan plaza librerik badagoen kontsultatu ahal izango da.
Gestión de plazas libres: Uztailaren 23an eta 24an, 948 165651 telefonoaren bidez libre dauden plazak kontsultatu ahalko dira.
ABUZTUAN ZEHAR ZERBITZUAREN ERABILERAN IZANDAKO ALTAK ETA/EDO ALDAKETAK: abuztuko alta berriak eta zerbitzuaren erabileran izandako aldaketak eskatu diren edo eskatu nahi diren astearen aurreko asteazkenera arte jakinarazi ahal izango dira.
BAJAK: bajak izena eman ondoren gertatzen badira, kuotaren zenbatekoaren % 80 itzuliko da, udal instantzia bidez eskatuta, betiere baja eskatu den astearen aurreko asteazkenera arte jakinarazten bada.
Informazio gehiago: CAF@egues.es 948 165651 eta 686 299139