HAURRENTZAKO HIRI KANPALDIA

 Hemen: FAZ, Udala

Hainbat jolas, tailer, artea, erronkak… eskaintzen dituen zerbitzua, aisialdi osasuntsua, bizikidetzaren sustapena, hezkidetza eta kudeaketa emozionalaren testuinguruetan ematen direnak. Jarduera gehienak ingurune irekian eta segurtasun-protokolo guztiekin egingo dira.

Haurrentzako Hiri Kanpamendua

DATA Uztailaren 27tik abuztuaren 28ra
ORDUA 10:00etatik 15:00ak arte
LEKUA Hermanas Uriz Pi ikastetxean
ADINA 2008-2013 tartean jaiotakoak
PLAZAK Asteko 50 plaza
EUSKARA Euskara eta gaztelania.
PREZIOA
  • 76 euro/astea (jardunaldi osoa eta jangela)
  • 36 euro/astea (jardunaldi partziala jangelarik gabea)

Tarifa hobaridunak daude

Taldeak adinaka. Zozketa, asteka eta familia-unitateka.

Adingabe bakoitzak aste bat edo gehiagotan eman ahal izango du izena. Txandak:

  • Uztailaren 27tik 31ra.
  • Abuztuaren 3tik 7ra.
  • Abuztuaren 10etik 14ra.
  • Abuztuaren 17tik 21era.
  • Abuztuaren 24tik 28ra.

Jardunaldi erdia (10:00etatik 13:00etara) edo jardunaldi osoa (10:00etatik 15:00etara) aukeratu ahal izango dira.

IZEN-EMATEAK:

Plaza eskaera: uztailaren 1etik 12ra www.valledeegues.com helbidean “aurre-izena emateko formularioa” beteko da, zerbitzua kontratatu nahi dituen asteak adieraziz. Izena emateko epea amaitu ondoren, plazen zozketa egingo da uztailaren 15 eta 16an.

Inprimakia betetzeko laguntza behar izanez gero, FAZeko lantaldeari laguntza eska dakioke. Horretarako, deitu 686 299139 telefonora 9:00etatik 13:00etara (uztailaren 1etik 12ra).

Izen-ematea formalizatzea: uztailaren 17tik 22ra. Izen-ematea bide telematikoz egingo da lehentasunez, eta beharrezkoa izango da “izen-emate fitxa” betetzea eta adingabearen osasun-txartela eskaneatuta bidaltzea. Ordainketa telefonoz egingo da txartelarekin.

Plaza onartutzat hartuko da izen emate-fitxa eta osasun-txartela bidaliak eta ordainketa egina daudenean. Horrela ez bada, plaza hutsik geratuko da

Plaza libreen kudeaketa: uztailaren 23an eta 24an, 948 165651 eta 686 299139 telefonoetan plaza librerik badagoen kontsultatu ahal izango da.

ABUZTUAN ZEHAR ZERBITZUAREN ERABILERAN IZANDAKO ALTAK ETA/EDO ALDAKETAK: abuztuko alta berriak eta zerbitzuaren erabileran izandako aldaketak eskatu diren edo eskatu nahi diren astearen aurreko asteazkenera arte jakinarazi ahal izango dira.

BAJAK: bajak izena eman ondoren gertatzen badira, kuotaren zenbatekoaren % 80 itzuliko da, udal instantzia bidez eskatuta, betiere baja eskatu den astearen aurreko asteazkenera arte jakinarazten bada.

Informazio gehiago: caf@egues.es 948 165651 eta 686 299139

viii-edicion-del-certamen-de-cortometrajes-navarra-tierra-de-cinefeedback-3709752_960_720