HELBURU SOZIALEKO TOKI ENTITATEEI UDAL EREMUAK LAGATZEKO ESKABIDE JARRAIA

 Hemen: Berriak

 06/05/2024 egunetik 17/05/2024 egunera arte

Lege Oinarria: udal lokalen erabilera herritarren elkarteei edo irabazi asmorik gabeko toki erakundeei lagatzea arautzen duen ordenantza (2015eko abuztuaren 11ko NAO).

Onuradun izan daitezkeen erakundeak

Helburu kulturalak, sozialak, kirolakoak eta bestelakoak dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta egoitza soziala Eguesibarren badute.

Eskaera epea: Maiatzaren 6tik-17ra (biak barne).

Lagapen-aldia: Lagapen aldia gehienez ere 2024ko ekainetik 2025eko maiatzera bitartekoa izanen da, jardueraren, eskuragarritasunaren eta abarren arabera, indarra duen ordenantzaren arabera.

oharra: ESTATUTUEN KOPIA aurkeztu beharko dute:

  • Legez eratutako erakundea ez bada, taldearen helburuak argi eta garbi jasotzen dituen agiria aurkeztu beharko da.
  • Eguesibarreko Elkarteen Erregistroan erregistratuta ez badago.

 

ESKABIDEAREN BALDINTZAK

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du

 

SARTU EGOITZA ELEKTRONIKOAN HEMEN KLIK EGINEZ