HERRITARRENTZAKO ARRETA EGUESIBARKO UDALA
Eguesibarko Udalak, herritarrentzako arreta-zerbitzua hobetzeko asmoz, gune bat prestatu du udalaren webgunean, udal-izapideen kudeaketa arinagoa eta errazagoa izan dadin.
Aurrez hitzordua eskatzeko, ibarreko bizilagunek hainbat modutara eska dezakete:
- 012 zenbakiaren bidez
- Deia: 948331611
- edo horretarako prestatutako inprimakia betez eta kontsultaren arrazoia ahalik eta gehien zehaztuz.
https://valledeeguesparticipa.com/participa-cita-prevé/aldez-aurreko-hitzordua /
Aldez aurreko hitzordua gomendagarria da SOILIK egin beharreko kudeaketa bitarteko elektronikoen bidez egin ezin denean, adibidez, ibilgailu bat helbideratzeko, erroldatzeko … Edo baliabide elektronikoen bidez egiteko nolabaiteko zailtasuna dagoenean.
Dokumentazioa entregatu nahi baduzu, honela egin dezakezu:
- Telematikoki egitera behartuta egonez gero, egoitza elektronikotik egin beharko da.
- Behartuta ez bazaude, erregistro-esteka honetatik egin dezakezu.https://valledeeguesparticipa.com/participa/registro-municipal-udal-erregistroa/
Errolda-ziurtagiria behar baduzu, egin dezakezu
- Egoitza elektronikotik, ziurtagiri digitala baduzu; zehazki, herritarren karpetatik: https://sedeelectronica.valledeegues.es/mi-carpeta-ciudadana /
- Honako esteka honetatik, ziurtagiririk ez baduzu: eskatu errolda-ziurtagiria https://valledeeguesparticipa.com/participa/volante-padron-errolda/