Hiriko dantza Sarrigurenera iritsiko da
Aurten ere dantza urbanoa Sarrigurenera iritsiko da, irailaren 12an, asteartean. 3Dance Jaialdia Eguesibarko, Atarrabiako eta Uharteko Udalen ekimena da, hirian egiten den dantza hiru udalerri hauetara hurbildu asmoz antolatua.
Edizio honetan Etham Dance konpainia profesionalak “Feeling the vibes” ikuskizuna eskainiko digu. Emanaldiaz gozatzeko aukera izango duzu, Udaletxe behealdean, 18:00etan. Ondoren, “open dance” tarte bat irekiko da, Arkadia Dance-eko Aída Martínez koreografoaren eskutik. Bera izan zen Arkadia´s Megacrew taldea 2022ko Europako Hip Hop txapeldun izendatu zuena.
Ez ezazula galdu!