Escudo del Valle de Egüés
Escudo del Valle de Egüés

“Ibarreko armarriak lau gurutzetxoz inguratutako gurutze bat du erdian, urrezko hondo baten gainean jarria.
Ertzetan: otso bana duten zilarrezko lau zati. Tarteka beste lau zati gorri daude, X itxurako urrezko gurutze bana dutenak.”

J.L. Otazu Ripa.

IDATZIZKO LEHENENGO LEKUKOTZAK, ERDI AROKOAK

Eguesibarri buruzko lehenengo erreferentzia dokumentalak XI. mendekoak dira, Goi Erdi Arokoak (alegia, oro har, V. eta XIII. mendeak hartzen dituen arokoak); hain zuzen, feudalismoa sortu eta suspertu zen aldikoak. Erreferentzia horiei esker, garrantzi handiko datu bat ondoriozta dezakegu: espazio geografiko hau Iruñeko lehenengo monarkiaren oinarri ekonomiko, sozial eta administratiboetako bat izan zela.

Herritar ospetsuak

GURE DATARIK ADIERAZGARRIENAK

Elkanon aizkora leundu trapezoidal bat aurkitu zen. K.a. 1500urtekoa da. Beraz, esan dezakegu garai hartatik bederen bizi dela jendea Eguesibarren. Garai hartan, zehazki, baskoien kokalekuak zeuden.  Dena den, lehen biztanleak, ziurrenera, askoz ere lehenago kokatuko ziren han, Harri Aroan.

Harrezkeroztik, eta 2006raarte, hau da, Sarrigurengo 3.232 etxebizitzen urbanizazio lanak bukatu arte, denbora luzea igaro da, eta aurrera jo da bai gizarte arloan bai ekonomian.

JAKIN NAHI AL DUZU ZEIN DIREN GERTAKARIRIK GARRANTZITSUENAK?