IES Sarriguren BHIko DBHko 3. mailako ikasleek Udaletxea bisitatu dute
Atzo, apirilak 29, DBHko 3. mailako zenbait ikaslek Eguesibarko Udaletxea bisitatu zuten, orientazio akustikoko proiektu baten barruan.
DBHko 3. mailako ikasleak gai nagusi bat duten proiektuak egiten ari dira ikasgai guztietan: arkitektura. Gai horren barruan, atzokoan, musika eta heziketa fisikoko irakasgaien bidez, orientazio akustikoaren alderdia landu dute. Horretarako, hamar gune bisitatu dituzte bost lekutan.