2022 urteko ibilgailuen zerga
Aditzera ematen da trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagozkion 2022. urteko ordainketa-oharrak egin eta bidali direla. Borondatez ordaintzeko epea 2022ko apirilaren 13an amaituko da.
Ordainketa bankuan helbideratuta duten ordainagiri guztiak goian adierazitako aldiko azken egunean igorriko dira kobratzeko. Gainerako ordainagiriak (helbideratu gabeak) CAIXAren edo CAJA RURAL DE NAVARRA-REN edozein sukurtsaletan gauzatu ahal izango dira, edo “La Caixa”-ren web orrian (http://portal.lacaixa.es/pagos/impuestosrecibosmatriculas_es.html) edo udaletxeko web orrian (www.valledeegues.com) mugaeguna baino lehen. Kreditu- edo zordunketa-txartela ere erabil daiteke, Udalaren 012 informazio-telefonora deituta.
Borondatez ordaintzeko epea bukatutakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak bide exekutibotik kobratuko dira.